Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Daltonismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daltonismo
Deskribapena
Motavision disorder (en) Itzuli, colour vision deficiency (en) Itzuli, itsutasuna
eritasuna
Espezialitateaoftalmologia
Azterketa medikoaIshihara proba
Honen izena daramaJohn Dalton
Identifikatzaileak
GNS-10-MKH53.5 eta H53.50
GNS-9-MK368.5 eta 368.59
DiseasesDB2999
MedlinePlus001002
eMedicine001002
MeSHD003117
Disease Ontology IDDOID:13399
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Daltonismoa akats genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Izen zientifikoa diskromatopsia da, baina “daltonismo” hitza erabiliagoa da. Arrazoia hauxe da: John Dalton zientzialariak deskribatu zuen akats hau, berak jasaten zuen akatsa, hain zuzen ere. Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea; haatik morearen ñabardurak atzemateko gai dira, kolore ikusmen normaleko pertsonak ez bezala.

Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta X kromosomari lotutako alelo azpirakor baten bidez transmititzen da. Horrela, gizonezko batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da. Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X kromosoma biek izan behar bailukete akastunak. Normalagoa da, emakumeak akatsaren eramaile izatea (X kromosoma batean bakarrik dutenean). Transmisio genetikoa hemofiliarena bezalakoa da, sexuari loturiko herentziaren arauak jarraitzen baititu.

Nola nabaritzen ditugu koloreak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolorea ez dugu beti berdin hautematen. Esaterako, objektu berberak eguerdi-eguerdian ikusi edota ilunabarrean ikusi, koloreak ez ditugu berdin-berdinak ikusten. Berdin gertatzen da gauza bat argi naturalarekin ikusita edo artifizialarekin argiztatuta. Horregatik, etxe-barnea pintatzeko koloreak aukeratzen ditugunean, oso kontuan hartu behar da argia nondik datorren, zer argi mota den, zuzena ala zeharkakoa den, etab.

Zergatik ikusten ditugu gauzak kolore jakin batzuekin?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Daltonismo-testa (daltonikoek ezin dute irudiko zenbakia ikusi).

Objektu bakoitzak era jakin batean xurgatzen edota islatzen du argia, bere forma, osaera eta abarren arabera. Guk ikusten dugun kolorea objektuak islatzen duen argia da. Gure begiak, beren egitura bereziagatik, gai dira argi-isla hori, bere uhin-luzerarekin, nabaritzeko. Esaterako, objektuak argi urdina islatzen badu, guk objektua urdin kolorekoa ikusiko dugu. Aldiz, argi-izpiek objektua zeharkatzen badute, objektu hori ikusezina izango da guretzat.

Erretinan baditugu zelula batzuk sentsibilitate berezi batekin: argiarekin erreakzio desberdinak izateko gaitasuna dute. Zelula sentsorial horiek (fotorrezeptoreak) bastoiak eta konoak dira.

Bastoiak iluntasunarekin hasten dira lanean: zuria, beltza eta grisak bereizteko balio dute. Kontrastea ematen digute. Konoek, aldiz, egun argiz edo argia dagoenean lan egiten dute. Konoei esker koloreak bereizten ditugu. Hiru kono mota daude: bakoitzak uhin-luzera jakin bateko argi-izpiak jasotzen ditu berariaz (gorri-horia/ berdea/ urdin-morea). Hiru kono mota horien lan konbinatuari esker 20milioi kolore bereiz ditzakegu. Kono bakoitza garunarekin lotuta dago ikusmen-nerbioaren bitartez. Jasotako informazioaren interpretazioa, jakina, garunak egiten du.

Daltonikoek ez dituzte kororeak ongi bereizten, gen jakin batzuek ez baitituzte konoen pigmentuak ongi ekoizten. Horrela, falta zaion pigmentuaren arabera, daltonikoak kolore batzuk edo beste batzuk nahastuko ditu.

Daltonismo motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastoiek bakarrik lan egiten dute. Konoek ez. Ondorioz, pertsonak zuri-beltzean ikusten du. Oso gutxitan gertatzen den akatsa da hau.

Monokromatikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonak kono mota bakarra du. Ondorioz, kolore hori eta antzekoak bakarrik ikus litzake. Adib. gorrixkak, arrosa...

Deuteranopia duen pertsona batek bistaratzen duen espektroa.

Bi kono mota dituzte. Batzuek ez dute gorria ikusten, besteek urdina, besteek berdea. Ondorioz, koloreak nahasi egiten dituzte. Batzuek ez dute gorria ikusten, besteek urdina, besteek berdea. Ondorioz, koloreak nahasi egiten dituzte. Hauen barruan hiru mota sailkatzen ditugu: protanopia, tritanopia eta deuteranopia. Azken hau kolore berdea ikusteko gai ez direnak sufritzen dute. Pertsona hauen ikusmenean dauden gabeziak daltonismoaren formarik ohikoenak dira. Daltonismo gorri-berdearen azpimota hori gizonezkoen populazioaren %6 inguruan dago, batez ere deuteranomia arinean. Pertsona deuteranopiko baten kolore espektroari begirada bat botatzen zaionean, kolore batzuk kolore espektro arrunt batetatik ezberdinak direla ikus daiteke. Gorria eta berdea dira kolore arazotsu nagusiak, baina badira, adibidez, gris batzuk, purpurak eta urdin berdexka bat, oso ondo bereizi ezin direnak[1]. Pertsona deuteranopikoek, ez dituzte uhin ertaineko luzera duten kono sentikorrak (berdea). Deuteranotopo batek 2 edo 3 tonu ezberdin bakarrik bereiz ditzake, ikusmen normala duen batek 7 tonu ezberdin ikusten dituen bitartean.

Trikromatiko anomaloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonak hiru kono motak ditu, baina pigmenturen batean eragin du mutazio batek. Ondorioz, kolore jakin bat nabaritzeko gaitasuna murriztua dauka. Dikromatikoen antzeko ondorioak dituzte, baina arinagoak.

Daltoniko gehienek kolore berde ikusteko gaitasuna falta du edo murriztua du. Ondorioz, gorria eta berdea ez dituzte ongi bereizten.

Test adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Deuteranopia – Red-Green Color Blindness – Colblindor. (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]