Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Dao De Jing

Wikipedia, Entziklopedia askea
K.a. II. mendeko eskuizkribua, Han dinastiakoa.

Dao De Jing,[Oharrak 1] Daodejing, Tao Te Txing edo Tao Te King (txinera tradizionalez: 道德經; txinera sinplifikatuz: 道德经; pinyinez: Dàodéjīng; Wade–Giles: Tao⁴te²ching¹, ; 道 dào "bidea"; 德 "birtutea"; 經 jīng "klasikoa" edo "testua"), batzuetan Laoziren liburu gisa ezaguna, Txinako testu klasiko bat da. Tradizioak dio Laozik idatzi zuela ("Irakasle Zaharra") K.a. VI. mendean, Zhou dinastiako eskribaua. Testuaren benetako egiletza eta data edo biltze-lana oraindik eztabaidagai dago, nahiz eta ezaguna den bertsiorik zaharrena K.a. IV. mendekoa den. (Laozi mende bat lehenago-edo bizi izan zela kalkulatzen da).

Testua oinarrizkoa da Taoismoaren (Daojia, txinera tradizionalez: 道家; pinyinez: Dàojiā edo Daojiao, txinera tradizionalez: 道教; pinyinez: Dàojiào) filosofian eta ezagutza erlijiosoan eta beste eskola batzuetan eragin handia izan du, hala nola Legalismoan, Konfuzianismoan eta Txinako Budismoan, herrialdera sartu zenean Taoismoaren hitzak eta kontzeptuak hartu baitzituen gauzak azaltzeko. Txinako artista ugari, poetak, margolariak, kaligrafistak edo lorazainak izan Tao Te Txing liburua erabiltzen dute inspirazio iturri gisa. Bere influentzia handia da Asiako Ekialdean eta munduko liburu itzulienen artean dago.

  1. Hau da Ibaizabal-Edelvives argitaletxeak Erlijioen Jakinduria sailan erabilitako izena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Dao De Jing