Diana Sacayán
Itxura
Diana Sacayán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Miguel de Tucumán, 1975eko abenduaren 31 |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Flores (Buenos Aires), 2015eko urriaren 11 (39 urte) |
Heriotza modua | transfemicide (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | LGBT ekintzailea |
Amancay Diana Sacayán (Tucumán, 1975eko abenduaren 31 – Buenos Aires, 2015eko urriaren 11) argentinar ekintzailea izan zen. Bere bizitzan zehar giza eskubideen eta Argentinako eta inguruko herrialdetako trabestien aintzatespen eta gizarteratzearen alde lan egin zuen.
2015eko urriaren 11n erail zuten. 2018ko ekainaren 18an Buenos Aires Hiriko 4. Aho Epaitegi Kriminalak bere hiltzailea zigortu zuen jurisprudentzia ezarri zuen ebazpen historikoa plazaratuz. Izan ere, Argentinako justiziak lehen aldiz, trabesti baten hilketa genero-nortasunarengatiko gorroto-krimentzat hartu baitzuen.