Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Dibisio Urdina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dibisio Urdina

Dibisio Urdinaren banderetako bat.
Garaia 1941-1943
Herrialdea Espainia
Portugal
Mendekotasuna Alemania Nazia
Adarra Wehrmacht
Mota Infanteria dibisioa
Indarrak 18.104 ofizial eta gudari
Gudalekua Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Buruzagiak
Agustín Muñoz Grandes
Emilio Esteban Infantes

Dibisio Urdina (gaztelaniaz: División Azul; alemanez: Blaue Division), ofizialki División Española de Voluntarios gaztelaniaz eta 250. Einheit spanischer Freiwilliger alemanez, espainiar boluntarioz osatutako unitate militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran (1941-1943 bitartean), Wehrmachten barnean, Sobiet Batasunaren aurka borrokatu zena[1]. 18.104 ofizial eta soldaduk eratutako dibisioa zen eta, txandakatzeak kontuan harturik, 45.000-47.000 lagunek zerbitzatu zuten bertan. 4.900 inguru hil ziren eta beste 300 Errusiako kontzentrazio-esparruetan egon ziren preso, 1954an Espainiara itzuli ziren arte[2].

« Errusian ari dira erabakitzen gure zibilizazioaren (kristaua) etorkizuna, eta komunismoaren aurkako garaipena. Adolf Hitlerrek jaso du Espainiaren onarpena, akuilua eta erabateko atxikipena. »

— El Mundo aldizkaria, 1941.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Dibisio Urdina Puntubi.com
  2. Luis REYES: Los últimos de la División Azul Tiempodehoy.com

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]