Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Dioklezianoren jauregia

Koordenatuak: 43°30′30″N 16°26′24″E / 43.50833°N 16.44000°E / 43.50833; 16.44000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Spliteko alde historikoa eta Dioklezianoren jauregia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Iparraldeko atea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv
Erreferentzia 97
Kokalekua  Kroazia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 43°30′30″N 16°26′24″E / 43.50833°N 16.44000°E / 43.50833; 16.44000
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Dioklezianoren jauregia (kroazieraz: Dioklecijanova palača, diɔklɛt͡sijǎːnɔʋa pǎlat͡ʃa ahoskatua) Kroaziako Split hiriaren oinarria da. 1979an Gizateriaren ondare izendatu zituen Unescok. Gaur egun Spliten alde historikoa mugatzen du garai bateko palazioaren harresiak.

59 urte zituela eta gaixotasun batek ia ia hil ondoren, Diokleziano erromatar enperadoreak erretiroa hartu zuen. Itsaso Adriatikoko kostaldean jauregia eraiki zuen, Salonae hiriburutik 10 kilometrora

Dioklezianoren jauregiak 38.500 m²ko azalera zeukan eta erdia baino gehiago kanpamendu militarrak osatzen zuen. Harresiek 16 dorre zituzten inguruan eta palazioak ate bana zeukan alde bakoitzean. Aterik handiena Porta aurea (Urrezko atea) zen, Salonarako bidera ematen zuena. Beste ateak Porta argentea (zilarrezko atea), Porta ferrea (burdinazko atea) eta itsasora ematen zuen Porta aenea ziren. Palazioaren erdian Jupiterren tenplua eta Dioklezianoren mausoleoa zeuden. Palazioa kareharriz eta marmolez egina zegoen erabat.

V mendetik aurrera Dioklezianoren jauregia hiri bihurtzen hasi zen eta 630. urtean avaroek Salona suntsitu zutenean palazioaren harresietan babestu ziren biztanleak. Splitek artzapezpikua lortu zuenean Salonaren ondorengo hiritzat hartua izan zen, eta ondorioz Dalmaziako hiriburu bihurtu zen. Honen adibide VII. mendean San Domnius katedrala bihurtu zen Dioklezianoren mausoleoaren zati bat.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]