Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Dohaintza-kontratu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau kontzeptu juridikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dohaintza (argipena)».
Dohaintza kontratuaren eredua, fede publikoa.

Zuzenbidean, dohaintza-kontratuan, pertsona batek, dohaintza-emailea denak, ezeren truke transferitzen dio beste pertsona bati, dohaintza-hartzaileari, bere ondarearen barne dagoen ondasun bat.

Garrantzi historiko eta ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai ikuspuntu historikotik, bai soziologikotik, dohaintzak eta elkartrukeak duten harremana argi ikusi da. Autore batzuen ustez, dohaintza kanbio era primitiboena da. Horretaz gain, ulertu da ere dohaintzaren atzean permuta espezie bat dagoela, zeinaren objektuaren balioa permuta berean kalkulatzen den. Adibidez, ohikoa da ezkontza batean gonbidatuek opariaren balioa kalkulatzea jasoko duten afariaren ustezko prezioa neurri bezala hartuta. Ezkontzan eman beharreko oparia usadio sozialengatik ematen da eta dohaintza bat izango litzateke, ez ezkontzara joatearen truke emandako kontraprestazio bat[1].

Izaera juridikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doahintza aztertzerakoan, hainbat ordenamendu aztertzerakoan zalantzan jarri daiteke ea kontratu bat den ala ez. Izan ere, hainbat ordenamendutan (adibidez, Espainiakoan, non III. Liburuan arautzen den, ez IV. Liburuan), dohaintza ez da kontratuen atalean arautzen. Dohaintza acto bezala definitzeak zalantzak sortzen ditu. Baina zalantza hau Napoleonek egindako akats baten ondorioz sortu zen. Honek, Frantziako Kode Zibila egiterakoan, "kontratu" hitza "akto" hitzarekin ordeztea agindu zuen, bere ustez ezin zelako kontraturik egon bi alderdiek ez bazitutzen prestazio elkarkariak.

Dohaintza bera aztertuta, gainera, argi dago kontratu bat dela: dohaintza-hartzailearen onarpena eskatzen da eta dohaintzari buruzko arauek arautzen ez duten guztia kontratu eta obligazioen arau orokorrek arautuko dute.

Beraz, dohaintza-kontratua kontratu bat dela argi utzita, ezinbestekoak diren hiru ezaugarri azpimarratu behar dira ondoren:

1.     Jabetzaren kontratu eskualdatzailea da.

2.     Doako kontratu bat da.

3.     Emaileak bere ondarean oraingo momentuan duena bakarrik eman dezake.

Dohaintza, kontratu unilaterala da, obligazioak dohaintza emailearen esku bakarrik daudelako: Alderdi bakar bat gelditzen da obligazioaren menpe, bestea ez dagoelarik obligazio horri lotua.

Dohaintzak berehalako ezaugarri bezala aurkezten du kontratu unilaterala izatea; baita egintza juridiko bilaterala izatea ere, kontratu tipo guztiak horrelako egintzak baitira, bi edo borondate gehiago eskatzen dituztelarik.  

Aurrekoa argituz, ikusi beharko da dohaintza, kontratu bat baino, eskuzabaltasun bat den.

Eskuzabaltasuna da egintza bat zeinetan pertsona batek beste bati abantaila edo etekin material edo ekonomiko bat ematen dion. Beraz, esan daiteke dohaintza liberazio espezie bat dela, azkenean dohaintzan gauzaren edukitzaren transmisioa dagoelako funtsezko baldintza bezala.

Dohaintzan, dohaintza-emailearen ondasunen jabegoa transmititzen zaio dohaintza-hartzaileari, honek emailearen ondarearen pobretzea eraginez, hartzailearena aberasten den bitartean. Beraz, dohaintza egongo da dohaintza-emailearen ondasun baten jabetza, doan, transmititzen zaionean dohaintza-hartzaileari, azken hau aberastuz, bestea pobretzen den bitartean. Beste edozein egintza edo kontratutan ez bada ondasunen jabetzaren translazioa burutzen, nahiz eta doakoak izan, ez da dohaintza izango.

Doako kontratua ematen da grabamenak alderdietako batek bere gain hartzen dituenean eta irabaziak beste alderdiaren aldekoak diren bitartean. Beraz, esan dezakegu dohaintza kontratua doakoa dela. Doakotasunaren ideia honek ez du galarazten kontratu honek eman ditzakeen mota desberdinen artean bereizketa ematea, dohaintza garbi eta sinpleak egon daitezke batetik, eta bestetik kostubidezko dohaintzak. Dohaintza sinplea da dohaintza-hartzaileak hartako onarpenekoak baino baldintza handiagoak eskatu gabe, emandako gauzaren jabetza lortzen duenean; ordea, kostubidezko dohaintza karga batzuk dohaintza-hartzaileari inposatuz egiten den hura da.

Dohaintzaren elementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Existentzia elementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A) Adostasuna

Kontratua pertsonak presente daudenean egiten da, onarpenaren une beretik eta, absenteen artean ospatzen badira, eskaintzaileak aipaturiko kontratua proposatu zion haren onarpena jasotzen duen unetik.

B) Objektua

Dohaintza kontratuaren helburu zuzena alderdien artean eskubide eta obligazioak sortzea da: dohaintza-hartzailearen eskubideak dohaintzan emandako gauzaren gainean eta dohaintza-emaileak obligazioa dauka gauza horren jabetza dohaintzan emateko.

Dohaintza-emailearen obligazioko objektuak edo kontratuko zeharkako objektuak prestazio positibo bat suposatzen du: gauza baten ematea.

Kontratuko objektu materiala dohaintzak barne hartzen dituen ondasunak dira.

Legedi zibil batzuetan, kalitatea eta kantitateari buruzko erregelak aurkitzen dira, dohaintzaren materia edo objektua izan daitezkeenak:

  • Dohaintza-emailearen egungo ondasunak bakarrik eman daitezke.
  • Dohaintza-emaileak ezin du bere oraingo ondarearen dohaintza unibertsalik egin, bere bizitzarako beharrezkoak direnak mantendu behar dituelako.
  • Ondasunak edo emandako gauzak zehaztuak edo determinagarriak izan behar dute bere motari dagokionez.
  • Ondasunak merkataritzaren barruan egon behar dute.
  • Dohaintzak barne hartu ditzake bai ondasun higigarriak bai higiezinak.     

Baliozkotasun elementuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A) Gaitasuna

Dohaintzak egiteko, kontratatzeko gaitasuna eta gauza xedatzeko ahalmena izan behar du dohaintza-egileak. Halaber, ezgaituen eta emantzipatu-gabeko adin txikikoen ordezkari legalek horien izenean egin ahalko dituzte dohaintzak, beti ere beharrezkoa den baimen judizialak ezartzen dituen betebeharrei jarraiki.

Dohaintza onartzean, aldiz, egintza juridiko bat denez, ulertzeko gaitasun naturala galdatzen da. Adimen horren faltan, ordezkari legalek onartu beharko dute dohaintza. Hala, deusezak izango dira dohaintzak onartzeko bereziki ezgaituta dauden pertsonen alde egindako dohaintzak, nahiz eta tartean jarritako pertsona baten alde eginak egon, edo beste kontratu baten itxurapean eginak egon.

B) Forma

Dohaintza kontratua idatziz edo ahoz egin daiteke ondasunak higigarriak edo higiezinak diren kontuan hartuz, baita ere kontuan hartuz ondasun higigarriak duen balioa. Higiezinen kasuan kontu berezia eduki behar da. Ondasunaren eta balioaren arabera, ordenamendu batzuetan betekizun bereziak eskatzen dira (notario aurrean egitea, eskritura publikoan inskribatzea, etab.). Beraz, kontratua formala edo hitzartua izan daiteke.

Ondasunak higigarriak diren kasuetan, arauak hurrengoak dira:

  • Bere balioa kopuru txikiagokoa bada, dohaintza ahozkoa eta hitzartua izango da.
  • Balioak kopuru txikiagoa gainditzen badu baina kantitate handiagora ez bada igotzen, dohaintza idatziz egin behar da.
  • Batez besteko balioa gainditzen badu, dohaintza eskritura publiko bitartez egingo da.

Ondasun higiezina ematen bada dohaintza, lege zibil batzuetan, bere salmentarako legeak eskatzen duen forma berean egingo beharko da.

Formaren aldetik arazoak eman ditzazke salerosketa bezala izkutatutako dohaintzak.

Dohaintza, kontratu nagusi bezala, adostasunekoa, aldebakarrekoa, doakoa, hasiera batean atzeraezina eta, normalean, berehalakoa eta formala da[2].

Kontratu nagusia: ez du dependentziarik beste kontratu batekiko.

Adostasunezkoa: dohaintza-hartzailearen onarpenik gabe ez da existitzen kontratua. Onarpen horrek, bi alderdien artean adostasuna sortu duela suposatzen du. Adostasunak, objektu eta kausarekin batera, kontratua sortzen dute.

Aldebakarrekoa: obligazio nagusia dohaintza-emailearena da, obligazioa izanik dohaintzan emandako gauza entregatzea.

Doakoa: dohaintzaren esentzia da dohaintza-emailearen ondarea pobretzen dela hartzailearena aberasten delarik. Honekin batera doa elementu psikologiko bat, atsegin izateko borondatea.

Hasiera batean atzeraezina: printzipioz ezin da eman eta gero hura gorde. Kode guztiek ez dute definitzen atzeraezin bezala, badaudelako salbuespenak. Hala ere, kasu tasatuak izaten dira, nolabait justifikatuak, horregatik esaten da printzipioz atzeraezina dela.

Berehalakoa: berehala exekutatzen da.

Formala: zenbait formalitate bete behar dira kontratua egin ahal izateko, adibidez, higiezin baten dohaintza egitean eskritura publikoan egin behar izatea.

Kontratu honen beste ezaugarrietako bat, dohaintza-emailea ez dela ebikzioaren erantzule izango, ez bada behartu horretara edo dohaintza karga batekin badator.

Efektu juridikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dohaintzaren berezko efektua da dohaintza-egilea pobretzea eta hartzailea aberastea.  Horrez  gainera, honako efektu hauek ere ager daitezke dohaintzan:[1]

1.- Dohaintza-hartzaileak gauza hirugarren baten aurrean galtzekotan, edo gauzak ezkutuko akatsak baditu, dohaintza-egilea ez da saneamendua egitera behartua egongo. Hala ere, dohaintza-hartzailea subrogatu egiten da dohaintza-emaileari ebikzio kasuan dagozkion eskubide eta akzio guztietan.

2.- Dohaintza-hartzaile bat baino gehiago dagoen kasuetan, ez da haien artean gehiagotze-eskubiderik izango (batek dohaintzari uko egiten badio edo ez badu onartzen, zati hori ez da zuzenean bestearen zatira gehituko); beti ere, baldin eta dohaintza- egileak ez badu beste gauza bat zehazten, dohaintza ezkontideen alde eginda ez  badago eta,  kasu horretan, dohaintza-egileak kontrakorik xedatu ez badu.

3.- Dohaintza-egilearen zorrak ordaintzeko beharrari dagokionez, dohaintza-hartzaileak ordaindu behar izateko, beharrezkoa da esanbidez horrela ituntzea. Bidenabar, beste gauzarik adosten ez den bitartean, ordaindu beharreko zor bakarrak dohaintza egin aurretik dohaintza-hartzaileak zituenak izango dira.

Kasu horietan, dohaintza modalaren aurrean egongo gara; dohaintza-hartzaileak bere gain hartzen du zorrak ordaintzeko karga, beti ere dohaintza-egilearen hartzekodunak ados baldin badaude.

Zorrak ordaintzeko beharrari buruz inolako akordiorik hartzen ez den kasuetan, eta dohaintza hartzekodunen iruzurrean egina izan bada, arazoak sor daitezke.

Dohaintza motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Dohaintza garbia: termino absolutuetan ematen den hura da.
  • Baldintzazko dohaintza: gertaera ez ziur baten mende dagoena da.
  • Ordain gisa emandako dohaintzak: emaileak jasotako zerbitzuak kontuan hartuta egiten den hura da. Honek legezko akzioa du hura eskatzeko. Dohaintzak zerbitzuaren zenbatekoa beti gainditu beharko du.
  • Karguarekiko dohaintza edo modua, dohaintza modala: dohaintza-hartzaileari karga inposatzea da edo hirugarren baten alde egindako dohaintzarako prestazioren kontra bezala.
  • Dohaintza mortis causa: termino batera etenda dagoena, emailearen heriotzara, eta gehienetan legatura edo jaraunspenera parekatzen den hura. Testamentu bezala dohaintza egintzak baliozkoa izan behar du; kontrakoa gertatzen bada ez ditu efektuak izango.
  • Ezkontideen arteko dohaintza: ezkontide batek bestearen alde egiten duen hura da, ordenamendu batzuetan (argentinarra, adibidez) debekatuta dagoena.
  • Ezkontzaren aurreko dohaintzak (gazteleraz antenupciales): etorkizuneko ezkontideen artean egindako horiek dira edo hirugarren baten aurrez ikusitako ezkontza aintzakotzat hartuz.

Dohaintza errebokatu daiteke, hurrengo arrazoiengatik[3][2]:

  • Eskergabetasuna: Bi kausa nagusi aurkitzen dira:
  1. Dohaintza-hartzaileak pertsonaren, ohorearen edo dohaintza emailearen ondarearen, ezkontide edo familiaren aurka delitu bat gauzatzen badu.
  2. Dohaintza-hartzaileak ez dionean dohaintza-emaileari mantenurik ematen, azken honek ez duenean familiarik bere kargu egiteko edo dohaintza ez denean karguarekin egin.
  • Inposatutako kargarik ez betetzea: Dohaintza-hartzaileak ondasunaren kargak bete behar ditu, baina behar pertsonalak ez izatean edo onurari uko egiterakoan, obligazio guztietatik askatzen da.
  • Dohaintza sortu zuen arrazoia desagertzeagatik, salbuespenezko kasuetan. Adibidez, ezkontza aurreko dohaintzak.
  • Dohaintzen ezeztatzea: Bizirik irautearen edo seme-alaben bizi irautearen kasuan.

Ordenamendu ezberdinen eraentza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Kode Zibilean 618 artikulutik 656 artikulura bitartean arautzen da dohaintza[4].

Frantziako Code Civileko 1075 eta 1076 artikuluetan arautzen da[5].

Kode Zibileko II. Tituluko II. Kapituluan arautzen da[6].

Kode Zibileko II. Liburuko V. Tituluan arautzen da[7].

Kode Zibileko XIII. Tituluan arautzen da[8]

Código Civil para el Distrito Federalean 2347 eta 2348 artikuluetan arautzen da[9].

Kode Zibileko II. Liburuko III. Atalean arautzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) A. Navarro Mendizábal, Íñigo. Derecho de obligaciones y contratos. Segunda edición (2013). CIVITAS, Thomson Reuters, 506 or..
  2. a b «Contrato de donación - Monografias.com» m.monografias.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-17).
  3. (Gaztelaniaz) A. Navarro Mendizábal, Iñigo. Derecho de obligaciones y contratos. Segunda edición (2013). CIVITAS, Thomson Reuters, 519-521 or..
  4. «Código Civil Español». Noiz kontsultatua: 2018-03-17.
  5. (Frantsesez) «Code civil - Article 1075» www.codes-et-lois.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-17).
  6. (Portugesez) «Portugal: Código Civil (aprovado pelo Decreto-Lei n.º 47344/66, de 25 de Novembro, e alterado pela Decreto-Lei nº 329-A/95, de 12/12)» www.wipo.int (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  7. (Italieraz) [http://www.notarfor.com.ar/codigo-civil-italia/titolo-v-delle-donazioni.php «TITOLO V - DELLE DONAZIONI del Código Civil de Italia»] www.notarfor.com.ar (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  8. (Ingelesez) «Costa Rica: Código Civil (revisado a julio de 2000)» www.wipo.int (Noiz kontsultatua: 2018-03-17).
  9. «Código Civil Federal». Noiz kontsultatua: 2018-03-17.