Doikuntzaren egokitasun
Itxura
Estatistikan, doikuntzaren egokitasun terminoak datu multzo bat eredu estatistikora batera zenbateraino egokitzen den aztertu eta erabakitzen duen tresna-multzoa adierazten du.
Egokitzapenaren doitasunerako tresnen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- doikuntzaren egokitasunerako khi-karratu froga, aldagai bakarreko datu multzo bat probabilitate-banakuntza jakin batera egokitzen den erabakitzeko froga bat da, khi-karratu estatistikoan oinarritzen dena.
- Kolmogorov-Smirnov froga edo KS froga, aldagai kuantitatibo bati buruzko datu multzo bat probabilitate-banakuntza jakin batera egokitzen den erabakitzeko froga bat da, besteak beste;
- Lilliefors froga, aurrekoaren aldaera bat datuak banakuntza normalera doitzen diren erabakitzeko;
- Jarque-Bera froga, datu kuantitatiboen multzo bat eredu normalera doi egokitzen den erabakitzeko froga bat;
- Anderson-Darling froga, banakuntza normalerako egokitasunerako froga bat.