Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Donaixti

Koordenatuak: 43°11′43″N 1°03′19″W / 43.1953°N 1.0553°W / 43.1953; -1.0553
Wikipedia, Entziklopedia askea
Donaixti
 Euskal Herria
Donaixtiko eliza
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaDonaixti-Ibarre
Herritarradonaixtiar
Geografia
Koordenatuak43°11′43″N 1°03′19″W / 43.1953°N 1.0553°W / 43.1953; -1.0553

Donaixti Donaixti-Ibarre udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean. Herri honek, Ibarre gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "donaixtiar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 22 km daude.

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sent-Just deu pays d'Ostabares (1477an, Ohix Mauleko notarioaren kontratuetan), Sant-Just (1513an Iruñeko tituluetan) eta S-Iust (1650ean).[1]

Nafarroa Behereko Oztibarreko azken herria da Zuberoara doan errepide nagusian. Beraz, ekialdean, Oxkixeko lepoa zeharkatuta auzo-herrialdearen Arbaila Txipia eskualdean sartzen zara; Oxkixetik Muskildira eta hegoaldera, Napaleko lepotik, Urdiñarbe eta Altzürüküko Garaibi auzoa dago, baita Arbailetako oihana ere.

Beste norabide batzuetan bi herri oztibartar daude: ipar eta ipar-mendebaldean Bunuze, mendebaldean Ibarre udalkidea. Bere lur-eremua izugarri handia da hegoaldetik eta alde batetik, hego-mendebaldean Hozta du eta bestetik, hegoaldeen dagoen puntua Garazi, Zuberoa eta Oztibarrek bat egiten duena da, Biduze edo Erreitiaren iturburutik[2] hurbil mendiz inguraturik.

Herri-kasko nagusiaz gain hainbeste etxetalde dauka oso sakabanatuta. Bat bera ere ez da bereziki nabaritzen; zenbait aipatzearren, herritik atera eta Zuberoako mugaraino: Bentaberria, Xorteia, Eihartzia, Arotzania, Irigaraia, Arla...

Herria bera 180 bat eta errepide nagusian Oxkixeko leporaino (392 m) igotzen da. Baina herriaren lurretan tontor oso inportanteak kokatzen dira, Arbailetako mendien hurbiltasunagatik.

  • Oxkixetik iparraldera ere badago mendi nabari bat, Mehalzu (648 m).
  • Baina batez ere hegoaldean ditu mendirik altuenak, herri-kaskotik urrunduz eta Biduzeko jaiolekura hurbilduz goazen heinean:

1412-1413ko erroldan ez da ageri (Ibarre bai) eta 1551ekoan 13 etxe zituen.

Fusioa baino lehen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841eko fusioaren aurreko datuak:

1793 1800 1806 1821 1831 1836
Donaixti 438 445 465 565 573 654

Iturria : http://cassini.ehess.fr

Fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Donaixti-Ibarre.

Herri honetatik Larzabalen abiatzen den D 918 pasatzen da, garai bateko RN-618 ospetsuaren zatia hain zuzen; Nafarroa Behereko hegoalde eta erdialdea Zuberoarekin lotzen dituen nagusia da. Errepide horrexek ematen dio Donaixtiri bizitzarik gehiena.

D 68 izenekoa segitzea da Ibarrera joateko modurik laburrena eta hortik Hoztara. Beste errepide batek, estua izanik ere, Garaibi auzo jadanik zuberotarrarekin lotzen du, Donaixtiko hainbeste auzo txiki zeharkatu eta gero; Napaleko lepoa (539 m) pasatu behar da. Uren banaketa (Biduze eta Uhaitzandiren arroak) bertan ematen bada ere, logikarik gabeko mugaketa batengatik Zuberoa lepoa baino lehen hasten da; are ilogikoagoa eremu honetako baserriak (Oihanartea, Hargintegia, Gathulu...) Muskildiko udalerriaren menpean egotea, Napaletik haratagokoak Urdiñarben daudelarik.

Zubia Donaixtin
  • XVI. mendetik baino ez da parrokia eta beraz, Ibarre baino askoz ere gazteagoa. Lehenago Sòrdako San Joan abadiako Benediktarren menpeko priorerri bat zen.
  • Lehen eliza Uhartehiriko Pierre d'Uhart eta Ainhizeko Loupenak ziren; Guilhem Martel, Sòrdako abadeari eman zioten 1135 inguru. Prioreari laguntzeko hamar donat daude eta herrian badira familia batzuk beren ondorengoak direnak. Adibidez Bernard Kartategi 1761ean Oztibarreko ordezkaria izan zen Nafarroako erresumako bilkuran bain ez zuten onartu donat bati zegozkion botoak aipatu zituenean; Nafarroako estatuetan botoen promesa menpekotasun feudaltzat jotzen zen.[3]

Udalerri-historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an onartutako udalerriko armarrian[4] herri honi erreferentzia egiten dien elementuak hauexek dira: goiko ezkerraldeko kuskuak eta erromesak herriko priore-etxearen Done Jakue bidearekiko lotura adierazten dute; besteetan leku guztietan dauden mendiak, ibaia (Biduze hain justu) eta abeltzaintza eta ehiza irudikatzen dituztenak.

Eraikin eta monumentu historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Done Justi eta Artzai Onaren eliza 1751ekoa da.
  • Kartategi eta Hitategia etxeak nabarmendu daitezke; lehenaren fatxadan donat baten erliebea dago.[5]

Kultura eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Aktibitate hauekin lotuta ekimen berriren bat sortu da, adibidez Eztigar sagarno ekoizlea;[8] 1990ean sortu zen Sagartzea elkartetik bultzatua, 1996an ikusi zuen argia, 32 kide eta soldatadun langile bat du.[9] Arrapitz elkartearen kidea da.

Hotel eta landa-etxe batzuk ere badaude.

Donaixtiarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa