Doraemon
Doraemon | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Fujiko F. Fujio (en) |
Argitaratze-data | 1969 |
Estreinaldi-data | 1969ko abenduaren 1a |
Izenburua | ドラえもん |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Argitaletxea | Shogakukan |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | science fiction anime and manga (en) , komediazko anime eta manga, fantasiazko anime eta manga, abenturazko anime eta manga eta komedia-dramazko anime eta manga |
Hizkuntza | japoniera |
Zatiak | 45 liburuki |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Shin-Ei Animation (en) Nihon Terebi Dōga (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Nippon Television TV Asahi (en) |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Doraemon (en) |
dora-world.com | |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Doraemon (japonieraz: ドラえもん ) , edo Doraemon, katu kosmikoa, Japoniako manga sail bat da, Fujiko F. Fujiok asmatua. Gero, askotan gertatzen denez, anime telesaila oso ezagun bilakatu zen.
Sailaren protagonista Doraemon izeneko katu robotiko kosmikoa da, Nobita Nobi umea laguntzera etorkizunetik (XXII. mendetik) iritsia. Doraemonek poltsiko magiko bat du, eta hortik XXI. mendeko makina bat tresna ateratzen du, Nobitari laguntzeko.
Euskal Herrian, telesaila euskaraz ETB 1 kanalak eman zuen lehendabizi, eta oso ospetsua da; orain ETB 3n ematen dute.
Manga 1969an hasi zen argitaratzen, Fujiko Fujio egile izena erabiliz. Izen horren atzean bi sortzaile ziren: Hiroshi Fujimoto (Iroshi Fujimoto, 藤本 弘) eta Motoo Abiko (Abiko Motoo, 安孫子 素雄). Motoo Abikok alde egin zuenean Fujiko F Fujio izenaz izenpetu zituen mangak Fujimotok.
Animearen lehen atalak 1973an agertu ziren. 1979an anime sail berri bat hasi zen, eta 2005ean hirugarren bati ekin zitzaion. Bai manga eta bai animea ere ekoizten ari dira gaur egun.
Doraemoni buruzko hamaika produktu egin dira. Manga eta animeaz gain, filmeak, bideo-jokoak, jostailuak eta musikal bat ere ekoitzi dira.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protagonistak Doraemon eta Nobita dira. Nobitaren arazoak eta Doraemonek haiek konpontzeko proposatzen dituen soluzioak dira atalen argumentu nagusia. Bi protagonista hauek eta bere lagunek osatzen dute pertsonaia nagusien taldea:
- Doraemon: etorkizunetik datorren katu itxurako robota da. Bere helburua Nobita laguntzea da. Horretarako makina eta tresna bitxiak gordetzen ditu bere 4 dimentsioko poltxikoan, sabelaldean. Jasankorra, lagunkoia eta azkarra da, baina ikaraturik dagoenean kontrola galtzeko joera du. Biziki gustatzen zaizkio dorayakiak.
- Nobita Nobi: 10 urteko mutiko betaurrekoduna da. Alferra, buruarina, traketsa eta ahula da, gehienetan. Liburuak gorroto ditu, komikiak salbu. Akats horiek gorabehera, normalean zintzoa eta adeitsua da, gaiztotasunik gabea.
- Shizuka Minamoto: Nobitaren lagunik onena da, eta mutikoaren maitasunaren fokua. Neskatila goxoa, garbia, esanekoa eta langilea da.
- Takeshi Goda ("Erraldoi"): Nobitaren ikaskidea, handia eta indartsua da. Bere indarra baliatzen du nahi duena lortzeko, askotan lagunak jo zein mehatxatuz. Izaera zapaltzailea duen arren, lagunak babesteko prest ageri da kanpoko mehatxuen aurrean. Kantatzea asko maite du, ikaragarri gaizki egiten duen arren.
- Suneo Honekawa: Nobitaren ikaskidea, txikia eta maltzurra. Gurasoak aberatsak ditu, eta maite du besteen aurrean hori dela eta harrotzea. Koldar xamara da eta ez ditu abenturak gogoko. Ordea, nahiko azkarra da eta maltzurkeriaz eta ingurukoak manipulatuz lortu ohi du nahi duena.
Hauez gain, hala ere, badira askotan agertzen diren beste pertsonaia batzuk: eskolako irakaslea, zuzendaria, Nobitaren eta haren lagunen familia-kideak...
Animearen ahotsak eta bikoizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irusoin da animea euskarara bikoizten duena. Bikoizle eta aktoreak honakoak dira:[1]
Pertsonaia | Jatorrizko ahotsa | Bikoizlea |
---|---|---|
Doraemon | Nobuyo Oyama | Ane Aseginolaza |
Nobita | Noriko Ohara | Arantxa Moñux |
Shizuka | Michiko Nomura | Begoña Huegun |
Takeshi | Kazuya Tatekabe | Iñigo Puignau |
Suneo | Kaneta Kimotsuki | Nekane Sarobe |
Tamako Nobi (Ama) | Dolores Diaz de Mendibil | |
Nobisuke Nobi (Aita) | Masayuki Kato | Martin Zabala |
Telesaileko abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesaileko kapituluen hasierako abestia, euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« |
Goiz goizetan egunon eta gauetan gabon, |
» |
Bukaerako abestia, euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« |
Alai gabiltza denok |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Doraemon :: Doblaje Vasco» doblajeenelpaisvasco.webnode.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-06).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala
- (Japonieraz) Filmen webgune ofiziala
- Hasierako abestia entzungai[Betiko hautsitako esteka]
- Bukaerako abestia entzungai[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |