Dr. Strangelove
Dr. Strangelove or: How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb edo Dr. Strangelove (euskaraz Strangelove edota: Nola Ikasi Nuen Ez Kezkatzen eta Bonba Maitatzen edo Strangelove doktorea) 1964ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen komedia filma bat da. Peter George idazlearen Red Alert eleberrian oinarritua dago. Bertan, Peter Sellers, George C. Scott, Sterling Hayden, Keenan Wynn eta Slim Pickens aktoreek antzeztu zuten.
Garai honetak filma asko bezala zuri-beltzean filmatua dago, umore beltzez beteriko pasarte askoren lekuko diren eszena ilun asko dituelarik. Gerra Hotzan girotua dago. Peter Sellers aktore eta umoristak hiru paper ezberdin antzeztu zituen.
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. Aldiz, BAFTA sarietarako zazpi izendapen jaso eta hiru irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunistak AEBetaz jabetzen ari direla erabat konbentzituta dagoelarik, Jack D. Ripper (Sterling Hayden) estatubatuar jeneralak eroaldian Sobietar Batasunaren aurkako eraso nuklear bat agindu du. Haren laguntzailea den Mandrake kapitainak (Peter Sellers), erasoaldi hori ekiditeko konponbidea lortzen saiatuko da. Bienbitartean, AEBtako Merkin Muffley presidentea (Peter Sellers) Moskurekin harremanetan jarri eta sobietarrak erasoaldi hori hanka sartze inozo bat besterik ez dela izan konbentzitzen saiatuko da. Aldi berean, presidentearen laguntzailea eta zientzialari nazi ohia den Strangelove doktoreak (Peter Sellers) "Azken Epaiaren Makina" delakoaren izatea baieztatu du, hain zuzen ere, gizateria guztia bere hartan eta betirako suntsi dezakeen erasoaldi nuklearren aurkako sobietar defentsa-gailua.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peter Sellers: Lionel Mandrake kapitaina / Merkin Muffley presidentea / Strangelove doktorea
- George C. Scott: Buck Turgidson jenerala
- Sterling Hayden: Jack D. Ripper jenerala
- Keenan Wynn: "Bat" Guano kolonela
- Slim Pickens: T. J. Kong maiorra
- Peter Bull: Alexei de Sadeski sobietar enbaxadorea
- James Earl Jones: Lothar Zogg tenientea
- Tracy Reed: Scott andereinoa
- Shane Rimmer: "Ace" Owens kapitaina
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dr. Strangelove filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1964ko filmak
- Stanley Kubrickek zuzendutako filmak
- Peter Georgek idatzitako filmak
- Terry Southernek idatzitako filmak
- Stanley Kubrickek idatzitako filmak
- Peter Sellersek antzeztutako filmak
- George C. Scottek antzeztutako filmak
- Sterling Haydenek antzeztutako filmak
- Keenan Wynnek antzeztutako filmak
- Slim Pickensek antzeztutako filmak
- James Earl Jonesek antzeztutako filmak
- Peter Bullek antzeztutako filmak
- Tracy Reedek antzeztutako filmak
- Frank Berryk antzeztutako filmak
- Robert O'Neilek antzeztutako filmak
- Glenn Beckek antzeztutako filmak
- Roy Stephensek antzeztutako filmak
- Shane Rimmerrek antzeztutako filmak
- Hal Galilik antzeztutako filmak
- Paul Tamarinek antzeztutako filmak
- John McCarthyk antzeztutako filmak
- Stanley Kubrickek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Hirugarren Mundu Gerrari buruzko filmak
- Gerra Hotzari buruzko filmak
- Umorezko filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Gerraren aurkako filmak
- Gerra eta arma nuklearrei buruzko filmak
- Zientzialari eroei buruzko filmak
- Washington Hirian girotutako filmak
- Artikoan girotutako filmak
- Hegazkinetan girotutako filmak
- Errusierazko filmak