Dzungariako Atea
Dzungariako Atea | |
---|---|
Txina eta Kazakhstan arteko muga | |
Geografia | |
Altuera | 470 m |
Mendikatea | Altai |
Lurraldea | Bole (en) |
Dzungariako Atea (txinera sinplifikatuz: 阿拉山口; pinyinez: Ālā Shānkǒu; kazakheraz: Жетісу қақпасы, Jetisw qaqpası) erdialdeko Asiako mendatea da, Txina eta Kazakhstan arteko muga dagoena. Alakol aintziraren hego-ekialdean dago, Kazakhstango aldean, eta Aibi aintziraren ipar-mendebaldean, Txinako aldean. Errepidez eta trenbidez muga-pasabide honek bi herrialdeak lotzen ditu; eta Txinako lurreko mugako bigarren pasabide nagusiena da, Barne Mongoliako Manzhouli hiriko pasabidearen ondoren.[1]
Dzungariako Ateak Dzungariako mendiak mozten ditu bi aldeen arteko pasabidea ahalbidetuz, eta, beraz, «Mantxuria eta Afganistan artean zabaltzen den harresi menditsu luzearen arteko pasabide bakarra» dela diote.[2]
Herodotok, bere Historietan, ipar-ekialdeko lur bati buruzko bidaiarien txostenak aipatu zituen, non grifoek urrezko altxorrak gordetzen zituzten eta Grezia garbitzen zuten iparraldeko haizeen sortzailea zen Boreas jainkoaren bizilekua zela. Carl A. P. Ruck,[3] J.D.P. Bolton[4] eta Ildikó Lehtinen[5] autoreek, esaterako, egungo Dzungaria zela uste izan dute. Horretarako, iturri mitologikoen jatorria eskualdean ugariak diren protozeratopsen fosilak aurkitzea izan zela,[6] eta Hiperborea mitikoa, bertako biztanle baketsu eta zibilizatuekin, antzinako txinatar zibilizazioa izango zela diote.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Alashankou Port. Xinjiang Capital Attraction Network.
- ↑ Douglas Carruthers, Unknown Mongolia: A Record of Travel and Exploration in North-West Mongolia.
- ↑ Wasson, R.G.; Kramrisch, Stella; Ott et al., Jonathan (1986), Persephone's Quest - Entheogens and the origins of Religion, Yale University Press, pp. 227–230, ISBN 0-300-05266-9
- ↑ Bolton, J.D.P. (1962). Aristeas of Proconnesus.
- ↑ Traces of the Central Asian culture in the North: Finnish-Soviet Joint Scientific Symposium held in Hanasaari, Espoo, 14–21 January 1985 Suomalais-ugrilainen Seura, 1986.
- ↑ Adrienne Mayor, Peter Dodson, The first fossil hunters: paleontology in Greek and Roman times, Princeton University Press, 2001.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |