Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

E-kirol

Wikipedia, Entziklopedia askea
League of Legends World Championship urtero antolatzen duten League of Legends bideo-jokoaren txapelketa.

E-kirolak (kirol elektronikoak, e-sports edo eSports bezala ere ezagunak) bideo-jokoak erabiltzen dituen kirol lehiaketa bat da.[1] Esportsek jokalari anitzeko bideo-jokoen lehiaketa antolatu baten forma hartzen dute, batez ere jokalari profesionalen artean, banaka edo talde moduan. Lehiaketa antolatuak bideo-jokoen kulturaren parte izan diren arren, hauek, neurri handi batean, amateurren artean egon ziren 2000ko hamarkadaren azken aldera arte, gertaera horietan jokalari profesionalek eta ikusleek streaming bidez zuzenean parte hartu zuten arte.[2] 2010eko hamarkadan, esportak bideo-jokoen industriaren osagai esanguratsu bat bilakatu ziren, joko garatzaile askok lehiaketa eta beste ekitaldi batzuetarako finantziazioa aktiboki diseinatzen eta ematen zutelarik.

Bideojokoen generik ohikoenak jokalari anitzeko online battle arena (MOBA), lehen pertsonako tiratzailea (FPS), borrokak, karta-jokoak, battle royaleak eta denbora errealeko estrategia (RTS) dira. Esport frankizia ospetsuenak League of Legends, Dota, Counter-Strike, Overwatch, Super Smash Bros. eta StarCraft dira, beste askoren artean. Nahiz eta benetako kirol-lehiaketa izateko legitimitatea zalantzan egon, kirol tradizionalen ondoan egon dira Asiako nazioarteko lehiaketa batzuetan eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak etorkizuneko olinpiar lehiaketarako duten joeraz ere hitz egin du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hamari, Juho; Sjöblom, Max. (2016). «What is eSports and why do people watch it?» Internet Research 27 (2): 211–232.  doi:10.1108/IntR-04-2016-0085..
  2. (Ingelesez) Tassi, Paul. (2012-1-20). «2012: The Year of eSports» Forbes.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]