EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | fakultatea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Agintea | |
Zuzendaria | Fernando Plazaola Muguruza |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1971 |
webgune ofiziala |
Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitateko zentroa da eta Bizkaiko campusean dago, Leioa-Erandioko gunean. 1968. urtean hasi zuen bere ibilbidea Zientzia Fakultatea izenarekin, Justo Mañas Díaz Doktorea Irakaslearen eskutik. Hasiera batean, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta zegoen, Deustuko zubiaren ondoan. Eta 1971-72 ikasturte hasieran, bere gaur egungo kokalekura, Leioa-Erandioko gunera, eraman zen.
2019ko urtean zehar, ikastegiaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak.[1]
Fakultatea aitzindaria izan zen 1970eko hamarkadan euskara zientifikotzen eta zientzia euskaratzen. 50 urteko historian funtsezko urratsak eta ekimenak abiatu dira bertatik.[2][3]
Titulazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018-2019 ikasturtean, bederatzi gradu eta gradu bikoitz bat eskaini ditu EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak:
- Biologiako Gradua
- Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradua
- Bioteknologiako Gradua
- Fisikako Gradua
- Geologiako Gradua
- Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
- Ingeniaritza Kimikoko Gradua
- Matematikako Gradua
- Kimikako Gradua
- Gradu bikoitza Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoan
Dekanoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortu zenetik, hamar Dekano izan ditu EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak:
- Justo Mañas Díaz (1968-1973)
- Mariano Mellado Rodríguez (1973-1976)
- Antonio Bernalte Miralles (1976-1979)
- José María Amigó Descarrega (1979-1981)
- José Antonio Madariaga Zamacona (1981-1988)
- Leonardo Lorente Fernández (1988-1994)
- Mauel J. Tello León (1994-2000)
- Juan Ramón González Velasco (2000-2007)
- Esther Domínguez Pédrez (2007-2018)
- Fernando Plazaola Muguruza (2018-...)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateak 50 urte bete ditu» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ Campusa. (2020). «‘Amets bikoitza: Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea’ liburua argitaratu da» UPV/EHU (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- ↑ Iturbe Barrenetxea, Jacinto; Txurruka Argarate, Jesus Mari. (2020). Amets bikoitza. Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea. Zientzia eta Teknologia Fakultatearen historia euskalduna. UPV/EHU arg ISBN 978-84-1319-251-2. (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Campusa
- Plentziako Itsas Estazioa
- Jose Ramon Aihartza
- Kepa Altonaga
- Iñaki Antiguedad
- Javier Duoandikoetxea
- Arturo Elosegi
- Amaiur Esnaola
- Maria Jesus Esteban
- Jose Ramon Etxebarria
- Jazinto Iturbe
- Issa Katime
- Galina Kurliandskaia
- Marta Macho Stadler
- Ionan Marigomez
- Fernando Mijangos
- Juan Ignacio Pérez Iglesias
- Jose Maria Pitarke
- Kepa Sarasola
- Iñaki Sanz Azkue
- Arantza Urkaregi
- Ana Zubiaga
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zientzia eta Teknologia Fakultateko webgune ofiziala