Ebalo
Itxura
Ebalo | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Cynortas (en) , Perieres eta Argalus (en) |
Ezkontidea(k) | Gorgofone eta Batea (en) |
Seme-alabak | Icarius of Sparta (en) , Tindaro, Hippocoon (en) , Arene (en) eta Hiazinto |
Greziar mitologian, Ebalo, Oebalus edo Oibalos (grezieraz Οίβαλος), Espartako errege bat izan zen, Zinortesen semea eta Gorgofoneren bigarren senarra. Bere emaztearekin, Tindaro, Ikario eta Hipokoon izan zituen (edo Apolodoro Atenaskoaren arabera, Bateia edo Batia naiadearekin izan zituen). Ebalo, sarri, Gorgofoneren lehen senarra izan zen Perieresekin nahasten da, Eoloren semea zena. Hala ere, bi pertsonaia ezberdin dira, batzuetan, Ebalo, Perieresen semea dela esaten den arren.
Bertsioren batzuetan, Ebalori, Jazintoren aitatasuna ere ematen zaio.