Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ebidentzia enpiriko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ebidentzia enpirikoa, esperientzia sentsorial ere deritzona, zentzumenen bidez lorturiko ezagutza da, oro har, behaketaren eta esperimentazioaren bitartez[1]. Existitzen dena adierazten digu eta zeintzuk diren bere ezaugarriak, baina ez digu esaten zerbaitek hala izan behar duenik eta ez beste era batean; ez digu egia unibertsal bat ematen.  Kontzeptua grezieraz esperientzia izendatzeko terminotik dator, ἐμπειρία (empeiria).

Immanuel Kant (1724-1804)

Immanuel Kanten ondoren, filosofian, ezagutza mota honi a posteriori ere deitzen zaio (a priori ezagutzaren kontrakoa dena).

  • Partikularra: ezin denean bermatu ezagutzen dena beti eta kasu guztietan gertatuko dela, ezagutzarekin gertatzen den bezala: “Udazkenean, zuhaitzek haien hostoak galtzen dituzte”.
  • Gertagarria: propietate edo ezaugarri bat atxikitzen diogun objektuak gerta daiteke ez izatea: nahiz eta orain arte zuhaitzek euren hostoak galdu izan dituzten, gerta daiteke etorkizun batean ez galtzea.

Ebidentzia enpirikoa egia (errealitateari zehazki dagokiona) edo gezurra (zehaztasunik eza) egiaztatzen duen informazioa da. Ikuspegi enpiristan, norbanako batek soilik ezagutza duela baiezta dezake ebidentzia enpirikoan oinarritzen baldin bada (nahiz eta enpirista batzuek ezagutza lortzeko beste bide batzuk daudela uste izan). Honek ikuspegi arrazionalistarekin talka egiten du, zeinek arrazoia edo hausnarketa bere baitan proposizio batzuen egiaren edo gezurraren ebidentzia kontsideratzen dituen[2]. Ebidentzia enpirikoa behaketaren edo esperimentazioaren bitartez lorturiko informazioa da. Informazio hau zientzialarien bitartez ikertzen eta erregistratzen da. Hau da ebidentzia enpirikoaren iturri nagusiena. Bigarren mailako iturriek lehenengo iturriak deskribatzen, eztabaidatzen, interpretatzen, komentatzen, analizatzen, ebaluatzen, laburtzen eta prozesatzen dituzte. Bigarren mailako iturrien materialak eguneroko aldizkari edo egunkarien artikuluak, liburu edo pelikulen aipamenak edo beste pertsona baten ikerketa ebaluatzen edo eztabaidatzen duten aldizkari akademikoak izan daitezke[2].

Ebidentzia enpirikoa esperimentu baten emaitzaren sinonimoa izan daiteke. Zentzu honetan, emaitza enpirikoa baieztapen bateratu bat da. Testuinguru honetan, kontzeptu semi-enpirikoa oinarrizko axioma edo lege zientifikoak eta emaitza esperimentalak sailkatzeko erabiltzen da. Zientzian, komunitate zientifikoan hipotesi batek onarpena lortzeko ebidentzia enpirikoa eskatzen da.

Ebidentzia enpirikoaren menpe dauden deklarazio eta argumentuak gehienetan a posteriori deitzen zaie, a prioriren kontrakoa. Ezagutza a priori esperientziarekiko independentea da (adibidez, naturalki ezagutzen da norbaitek denbora luze batean zehar ez baduela arnasten hil egingo dela), ezagutza a posteriori ebidentzia edo esperientzia enpirikoaren menpe dagoen bitartean (adibidez, gosaldutako sagarra oso goxoa zegoen). A posteriori eta a priori bereizketa honen nozioa ezagutza enpirikoaren eta ez enpirikoaren arteko bereizketaren berdina da, Kantek arrazoiari egiten dion kritikatik dator[3].

1960.urtetik, Thomas Kuhnekin loturiko kritika batek metodo hauek aurretiko esperientzia eta sinesmenengandik eragina jasotzen duela argudiatzen du. Ondorioz, ezin da espero bi zientzialarik behatzean edo esperimentatzean behaketa teoriko neutral berdinak egitea. Gerta daiteke behaketa paper teoriko neutral bezala posible ez izatea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pickett. (2006)., 585 or..
  2. a b Feldman. (2001)., 293 or..
  3. Craig. (2005)., 1 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]