Eiurdea
Itxura
Eiurdea Erdi Aroko petxa bat zen, Nafarroako mendialdeko nekazari bilauek ordaintzen zutena beren txerriak erregeren mendietan bazkatzeagatik. Hasieran bost buruetatik bat eman behar izaten bazen ere, hiru edo bi txerri besterik ez zutenak ere ordain zezaten agindu zuen Karlos III.ak 1418an. XV. mendean, eskudirutan pagatzen zen zentsu baten truke luditu zen herri askotan (Zubieta, Larraun, Ituren, Urrotz...).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Eyurdea, Vocabulario de Comercio Medieval, um.es