Ekonomia misto
Itxura
Ekonomia mistoa merkatu libreko ekonomiaren eta ekonomia planifikatuaren ezaugarriak batera hartzen dituen ekonomia eredua da, edo proposamen bat, non kapitalismoaren jabetza pribatua nahiz sozialismoaren jabetza komunitario edo soziala bateragarri diren. Sistema ekonomiko batean gizarte gogoeta zabalagoak gehitzeko helburua du, adibidez, etikari buruzkoak, gizarte justiziari buruzkoak, gizarte ongizateari buruzkoak eta beste abar. Dena dela, kontzeptu honen definizioa autore batetik bestera aldatzen da.