Elektrizitate estatiko
Gorputz batek elektroiak galdu edo irabazi egin ditzake gorputz hori positiboki edo negatiboki kargatuta utzita, horri elektrizitate estatikoa deritzo. Elektrizitate estatikoaren efektuak ezagunak dira pertsona gehienentzat, ikusi edota sentitu ahal izan dituztelako horrek eragindako “txispak”. Objektu kargatuak elektrizitate gidatzailearengandik hurbil jartzen direnean kontrako poloarekin sortzen da elektrizitate estatikoa.
Nola sortzen da
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputz guztiak atomoz osatuta daude. Atomo hauek protoiez, elektroiez eta neutroiez osatuta daude. Protoiak karga elektriko positiboa dute, elektroiak karga elektriko negatiboa dute eta neutroiak ez dute karga elektrikorik.
Gorputz baten atomoak neutroak dira protoi eta elektroi kantitate bera dagoelako, hau da, elektroien karga negatiboa neutro bihurtzen da protoien karga positiboen ondorioz.
Gorputz bat kargatu ahal dugu positiboki elektroiak kentzen badizkiogu haren atomoari (karga negatiboak kentzen dizkiogu). Kasu honetan gorputza karga positiboarekin geratuko da. Gorputz bat kargatu ahal dugu negatiboki elektroiak gehitzen badizkiogu. Kasu honetan gorputza karga negatiboarekin geratuko da.
Objektu bi igurzten direnean bata bestearen kontra, objektu batzuek elektroiak galtzeko joera dute baina beste batzuek elektroiak irabazteko joera dute. Karga akumulazioari elektrizitate estatikoa deitzen zaio. Karga estatikoak denbora mugatua du.