Eliud Kipchoge
Eliud Kipchoge (Kapsisiywa, Kenia, 1984ko azaroaren 5a) keniar iraupen luzeko lasterkari bat da. 2022ko Berlingo maratoian ordurarteko munduko maratoi errekorra apurtu zuen, lasterketa 2:01:09 denborarekin amaituz[1]. 2019ko urriaren 12an Vienan zirkuitu berezi batean ibilbidea 1:59:40.2 denboran egitea lortu zuen, bi ordutik behera lortutako marka bakarra[2]. Ez da ordea denbora ofizialtzat hartzen[3].
Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina birritan irabazi du, 2016an Rio de Janeiron eta 2021ean Tokion. Horretaz gain World Marathon Majors multzoko maratoietan 11 garaipen eskuratu ditu, hauetatik bost Berlinen eta lau Londresen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984an jaio zen Kenyan. Lau anai-arreba dira eta ez zuen aita ezagutu. Eskolara joateko hiru kilometro egin behar zituen egunero[4]. Krosean lehiatzen hasi zen eta 2002an gazte mailako munduko txapelketan bosgarren egin zuen, Dublinen.
5.000 metroko korrikalaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an 5.000 metrotako gazte mailako munduko errekorra ezarri zuen, 12:51.61 denbora eginez. Errekor horrek 9 urte iraun zituen[5]. Urte berean Parisen jokaturiko munduko txapelketa irabazi zuen[6] eta 2004an Atenasko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen[7]. 2008an zilarrezkoa kolkoratu zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan[8].
Maratoilaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an egin zuen aurreneko maratoi-erdia Lillen (Frantzian)[9] eta 2013an Hanburgon jokatu zuen aurreneko maratoia eta 2:05:30 denborarekin Hanburgoko errekorra ezarri zuen[10]. Lehenengo Word Major Maratoia ere urte hartakoa du, Berlingoa, eta bigarren egin zuen 2:04:05 denborarekin[11].
2014an Chicagoko maratoia irabazi zuen, World Majorretan lehenengoa[12], eta ordutik urtero nagusitu da gutxienez maratoi batean. Launa garaipen ditu Londresen eta Berlinen, azken honetan gainera munduko errekorra ezarri zuen 2022an. 2016an Rioko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen[13] eta 2021ean Tokion ere garailea izan zen[14].
2022ko irailaren 25ean Berlingo maratoian munduko errekor berria ezarri zuen, 2:01:09 denbora eginez[1]. Aurreko errekorra ere berak egina zuen 2018ko Berlingo maratoian.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2004 | Atenas ( Grezia) | 5.000 m | |
2008 | Pekin ( Txina) | 5.000 m | |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | Maratoia | |
2021 | Tokio ( Japonia) | Maratoia | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2004 | Brusela ( Belgika) | Taldeka | |
2005 | Saint-Étienne ( Frantzia) | Taldeka | |
2006 | Mosku ( Errusia) | 3.000 m | |
2007 | Osaka ( Japonia) | 5.000 m | |
Commonwealth Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2004 | New Delhi ( India) | 5.000 m |
World Major maratoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]World Major maratoiak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Maratoia | Denbora | |
2014 | Chicagoko maratoia | 2:04:11 | |
2015 | Londresko maratoia | 2:04:42 | |
Berlingo maratoia | 2:04:00 | ||
2016 | Londresko maratoia | 2:03:05 | |
2017 | Berlingo maratoia | 2:03:32 | |
2018 | Londresko maratoia | 2:04:17 | |
Berlingo maratoia | 2:01:39 (MR) | ||
2019 | Londresko maratoia | 2:02:37 | |
2021¹ | Tokioko maratoia | 2:02:37 | |
2022 | Berlingo maratoia | 2:01:09 (MR) | |
2023 | Berlingo maratoia | 2:02:42 |
- ¹ 2021eko Tokioko maratoia 2022an jokatu zen COVID-19 pandemiak eragindako atzerapenagatik.
- (MR) Munduko errekorra
World Marathon Majors Series
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldi bateko maratoietan egindako postuekin erabakitzen da maratoien txapelduna eta Eliud Kipchoge bost aldiz izan da txapelduna:
- 2015-16
- 2016-17
- 2017-18
- 2018-19
- 2022
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Kipchoge breaks world record in Berlin with 2:01:09 | REPORT | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ (Ingelesez) Keh, Andrew. (2019-10-12). «Eliud Kipchoge Breaks Two-Hour Marathon Barrier» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «History Made: Kipchoge Runs Under 2 Hours at INEOS 1:59 Challenge» Runner's World 2019-10-12 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «The Simple Life of the World’s Best Marathoner» Runner's World 2016-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «5000 Metres - men - u20 - outdoor» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Unheralded Kipchoge salvages Kenyan pride | NEWS | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «El Guerrouj completes historic double» www.rediff.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «2008 Olympics: Men's 5000m FINAL: Bekele Joins Dibaba with Golden Double» web.archive.org 2008-08-25 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Chebii clocks 59:05 course record in Lille Half Marathon | NEWS | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Kipchoge makes marvellous Marathon debut with 2:05:30 course record in Hamburg | REPORT | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Kipsang sets world record of 2:03:23 at Berlin Marathon | REPORT | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Kenyan double for Kipchoge and Jeptoo in Chicago | REPORT | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Kenya's Kipchoge wins men’s marathon» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ (Ingelesez) Longman, Jeré. (2021-08-08). «Eliud Kipchoge finishes far ahead of the pack to defend his men’s Olympic marathon title.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1984ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Maratoilariak
- Kenyako atletak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2004ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Olinpiar Jokoetako zilarrezko dominadunak atletismoan
- Olinpiar Jokoetako brontzezko dominadunak atletismoan
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak