Endokarditis infekzioso
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Endokarditis infekzioso | |
---|---|
Begetazioa balbula mitralean, endokarditis bakterianoaren ondorio | |
Deskribapena | |
Mota | endokarditisa, cardiovascular infection (en) , gaixotasun infekziosoa eritasuna |
Espezialitatea | Kardiologia infektologia |
Arrazoia(k) | infekzio |
Sintoma(k) | sukarra, hantura, petekia, bihotz-murmurioa anemia |
Azterketa medikoa | transesophageal echocardiography (en) , Hemokultibo, transthoracic echocardiography (en) termometria |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Bankomizina, nafcillin (en) , imipen (en) , Estreptomizina, cefazolin (en) , Anpizilina, oxacillin (en) , gentamizina, (2R)-daptomycin (en) , zeftriaxona, flucloxacillin (en) eta doxiziklina |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 136.9 |
GNS-10 | I33 |
GNS-9 | 421.0 eta 421.1 |
MedlinePlus | 000681 |
eMedicine | 000681 |
Disease Ontology ID | DOID:0060000 |
Endokarditis infekziosoa gaixotasun infekziosoa da, bihotzaren barne-geruzari eragiten diona. Infekzioa eragiten duten bakterioak berez ez dira bihotzekoak izaten, gorputzeko beste leku batzuetatik etorriak baizik (azaletik, ahotik, arnas bideetatik…) eta odolaren bidez heltzen dira bihotzera.
Sarrera anatomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzaren geruzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzaren paretan hiru geruza bereiz ditzakegu, sakonetik azalera:
- Endokardioa: Zelula epitelial bakunezko geruza da, bihotz osoa barnetik inguratzen duena
- Miokardioa: Norazko desberdineko zuntzak dituen zati muskularra
- Epikardio: Perikardio serosoaren errai orria
Bihotzeko balbulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala endokardioak bihotz osoa inguratzen du, baita bertan dauden balbulak ere, beraz, endokarditisak bihotzeko balbulei ere eragiten die. Horien artean hauek dira gehien erasandako balbulak:
Balbula aurikulobentrikularrak:
- Balbula mitrala: Ezkerreko aurikularen eta bentrikuluaren artean, bi balba ditu
- Balbula trikuspidea: Eskuineko aurikularen eta bentrikuluaren artean, hiru balba ditu
Balbula aortikoa: Goranzko aortaren oinaldean eta balbula mitralaren alboan, enara kabi formako hiru balba ditu
Birika balbula: Birika enborraren oinaldean, honek ere enara kabi formako hiru balbula ditu
Balbula hauen artean gaixotasun honek gehien kaltetutakoak dira: [1]
%28-35: Mitrala
%5-36: Aortikoa
%35: Mitralean eta aortikoan
%6: Trikuspidea
%1: Birika balbula, baina hazken aurrerapen ekokardiografikoei esker gero eta kasu gehiago aurkitzen dira lehendik gaixotasun kardiako *kongenitoak dituztenetan. Gainera, infekzioa ohikoagoa da gizonetan emakumeetan baino.
Bihotzeko beste hainbat egiturei ere eragin diezaieke:
- Bentrikulu arteko trenkada
- Soka tendinosoak
- Paretako endokardioa
Etiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Endokarditisa germenak odol-fluxuan zehar bihotzeraino heltzean eragiten da. Endokarditisaren kausak edo eragileak birusak, onddoak zein bakterioak izan daitezke; gauzak horrela, endokarditis infekziosoa bezala kontsideratu ohi da. Normalean, ez da identifikatzen zein den gaixotasunaren eragilea. Hortaz, maiz, germen ezezagunak eragindako endokarditis bakteriano bezala izendatzen da.
Endokarditisa eragiten duten bakteria hauek odolean zehar garraiatuak izango dira eta hauen sarbide ohikoenak ahoa, larruazala eta arnasbidea dira.
Bakteriorik ohikoenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Staphylococcus aureus: orokorrean, hau da endokarditisaren eragilerik ohikoena
- Streptococcus viridans: endokarditis azpiakutuaren eragilea da zenbait kasutan. Hala ere, gaur egun osasun sistema garatua dagoen lurraldeetan ez da sarri ematen.
- Enterokokoa: manipulazio urologikoekin erlazionatua
- Streptococcus pneumoniae: umeetan ematen diren endokarditis kasuen %3-7ren eragilea
- Pseudomonas aeruginosa
- Candida onddoa
- HACEK taldeko mikroorganimoak (Haemophilus parainfluenzae, Actinobacillus, Cardiobacterium, Eikenella corrodens y Kingella kingae)
Beraz, aipatutako germenek organismoan barneratzeko erraztasunak aurkituko dituzte honako kasuetan:
- Bihotzaren anomalia kongenitoa
- Kaltetutako edo ez-ohiko bihotz balbula edukitzea
- Endokarditis aurrekariak
- Ebakuntza baten ondoriozko bihotz balbula berria
- Esterilizatu gabeko xiringen erabilera
- Arnas-bide, gernu-bide, infektaturiko larruzal, hezur zein muskuluetan egindako bestelako kirurgiak
Sintomatologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Endokarditisean, sintomak modu geldo eta ez oso larri batean gerta daiteke, patogenoaren arabera. Modu honetan sintomen agerpena asteak eta hilabeteak luza daiteke. Bestalde, sintomak modu azkar batean gerta daitezke, mikroorganismo birulento batek eragiten badu.[2]
Kasuen %50ean sintoma hauek ikusten dira
- Sukar luzea; askotan infekzio bat dago.
- Nekea eta ahulezia
- Hotzikara
- Bihotz murmurioa
- Esplegnomegalia (gaixotasun autoinmuneen agerpena erraztuz)
Kasuen %50 baino gutxiagotan
- Pisu galera
- Gehiegizko izerdia edo gaueko izerdia, larria izan daitekena
- Mialgiak (gihar mina)
- Anemiak sortutako zurbiltasuna
- Arnasa hartzeko zailtasuna: ariketa egitean, edo min balbular larrian, atsedenean
- Giltzaduretan mina
- Gernuaren kolore anormala, edo odola gernuan
- Hantura esku, oin edo abdomenean
- Balbuletan sorturiko tronboek sortutako lesioak:
- Atzazkalen azpian ezpal formako hemorragiak.
- Janeway lesioak: Esku ahurretan eta oin zolan orbain gorriak, min gabekoak.
- Osler noduluak: Hatz eta behatzetan edo goragune tenar eta hipotenarrean ager daitezken konkor gorri mingarriak.
Endokarditisaren sintomak modu akutu edo subakutuan ager daitezke. Gaixotasuna akutua eta larria denean hauek ere ager daitezke:
- Sepsia: Sistema inmunearen gehiegizko erantzuna, odolaren funtzionamendua zailduz.
- Balbula kardiakoetan kalte larriak
- Roth orbainak: Erretinan ager daitezkeen zonalde beltzak erdigune argiarekin.
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Endokarditisa edukitzeko arriskuak gora egiten du inolako begi-bistako foku infekziosorik gabe prozesu infekzioso bat pairatuz gero, batez ere bihotz murmurioen agerpena baldin badago edota aurretiaz endokarditis gaixotasuna izanez gero.[3]
Diagnostikoa egiteko beharrezkoa da odolean mikroorganismoen presentzia dagoela ziurtatzea bai eta begetazioak hautematea ere (normalean balbula kardiakoetan aurkitzen dira).
Odoleko mikroorganismoak detektatzeko, hemokultiboak egiten dira (pazientearen odolaren hazkuntza, egoera berezian mikroorganismoen hazkuntza bultzatzen duena). Hemokultibo hauek zehaztuko dute zein izango den tratamendurik onena mikroorganismo konkretu horrentzako.
Gaur egun, endokarditisaren diagnostikoa errazagoa da. Izan ere, ekokardiografiaren erabilpenak eta irudien hobekuntzak aurrerapauso handiak ekarri ditu, zeinak begetazioak detektatzeko erabiliko diren. Era berean, hemokultiboaren tekniketan hobekuntzak egoteak ere, diagnostikoan lagundu du.[4]
Esplorazioaren inguruan esan daiteke bihotz murmurio berri baten agerpena edo aurreko bihotz murmurio baten auskultazioaren aldaketa oso esanguratsuak izan daitezkeela. Bihotz murmurio baten presentzia endokarditis gaixotasuna pairatzen duten pazienteen %50ean agertzen da gutxi gorabehera.
Azterketa oftalmologikoak erretinako odol-jarioak aurkez ditzake, non erdiko ingurua argiagoa den (Roth-en orbanak). Gainera, petekien agerpena ere nahiko ohikoa da (odol-jario puntu txikiak) konjuntiban detekta daitezkeenak. Hatz puntak ere loditurik ager daitezke eta azazkalak konkortu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1.7.2. Endocarditis infecciosa sobre valvula nativa. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Endocarditis: MedlinePlus en español. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Endocarditis infecciosa. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
- ↑ Durack DT, Lukes AS, Bright DK. New criteria for diagnosis of infective endocarditis: utilization of specific echocardiographic findings: Duke Endocarditis Service. Am J Med. 96:200-209, 1994.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lopez Izagirre, Jabier, Ortiz de Salazar, Alvaro, Gonzalez Foncea, Agustín, Zuazo Meabe, Joseba, Arzubiaga Bilbao, Jesus Maria, Ruiz Gomez, Lara, Aierbe Zabaleta, Pedro Endokarditis infekziosoa: alde medikoa eta kirurgikoa, 22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak, oeegunea.eus
- MedlinePlus-en informazio gehiago dago: gazteleraz [1] eta ingelesez [2]
- Documento de Consenso de la Sociedad Andaluza de Enfermedades Infecciosas sobre endocarditis infecciosa
- Tarjeta de Prevención de Endocarditis (gazteleraz). American Heart Association.
- Endocarditis infecciosa Espainako bihotz gaixotasunen fundazioagatik.