Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Erebo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erebo
Antzinako Erromako erlijioa eta Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaΈρεβος
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaKaos
AmaCaligo (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Nix eta Nox (en) Itzuli
Seme-alabakNemesis, Karonte, Hemera, Eris, Hipnos, Tanatos, Momus (en) Itzuli, Geras (en) Itzuli, Oniro, Eter, Fantaso, Epiphron (en) Itzuli, Eleos (en) Itzuli, Moros (en) Itzuli, Keres (en) Itzuli, Hybris (en) Itzuli, Hesperideak, Amicitia (en) Itzuli, Contentio (en) Itzuli, Dumiles (en) Itzuli, Epaphus (en) Itzuli, Euphrosyne (en) Itzuli, Fraus (en) Itzuli, Eros eta Somnus (en) Itzuli
Anai-arrebakNix eta Eros

Greziar mitologian, Erebo[1] (antzinako grezieraz Ἔρεϐος Érebos, iluntasuna, itzalpea, latinez Erebus) jatorrizko jainko bat zen, iluntasuna eta itzalpearen pertsonifikazioa, munduko zoko eta zulo guztiak betetzen zituena. Skotos (Σκοτος) izean ere jasotzen zuen. Esaten zenez, bere iluntasunezko laino trinkoek, munduaren ertzak inguratzen zituzten eta lurrazpiko toki itzaltsuak betetzen zituzten. Kaosaren semea zen honen kabuz, Nixen neba, eta, honekin, Eter eta Hemeraren aita, Hesiodoren arabera (Teogonia, 124).

Tradizio orfikoak, Erebo, Kronos eta Anankeren semea zela dio. Egile latindarrek, Erebo eta Nixi seme-alaba ugari eman zizkioten. Moros, Karonte, Eros, Eleos, Ptono, Geras eta Kerrak zeuden horien artean.

Hitza, ziuraski, protoindoeuroparra da, *h1regwos, antzinako eskandinavierazko rœkkretik kognatua, gotikoerazko riqisetik (iluntasuna), sanskritozko rajanitik (gaua), eta, tokarierazko orkämetik (iluntasuna). Beste proposamen bat, semiterazko utzitako hitz bat da, hebreerazko erebh hitzarekin eta akadikozko ereburekin (ilunabarra, gaua) (eta hortik iluntasuna). Ilunabarraren etimologia bera iradoki da Europarentzat.

Nixek, Ereboren laino ilunak barraieatzen zituen zerutik, mundua gauean murgilduz, Hemerak, sakabanatu egiten zituen bitartean, eguna ekarriz. Nixek, Eterraren argia oztopatzen zuen (gorengo airea, distiratsua eta argitsua), eta Hemerak iluntasuna kanporatzen zuen, Eterrak berriz lurra argitzea ahalbidetuz. (Kontutan izan antzinako kosmogonietan, egunaren iturria Eterra edo atmosfera distiratsua zela uste zela, Eguzkia beharrean).

Beranduagoko elezahar batzuen arabera, Erebo, Hadesaren zati zen, hildakoen mundua, are, sinonimo bezala ere erabiltzen zen. Bera zen hildakoek, hil berritan igaro behar zuten tokia. Ondoren, Karontek garraiatzen zituen, Akeronte ibaia zeharkatuz, eta Tartaroan sartzen ziren, benetako hildakoen mundua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]