Ereinoztxo
Ereinoztxo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malvales |
Familia | Thymelaeaceae |
Generoa | Daphne |
Espeziea | Daphne mezereum Linnaeus, 1753 |
Ereinoztxoa (Daphne mezereum) Timeleazeoen familiako lantza punta egiturako hosto galkorrak, eta gorri edo arrosa koloreko lore oso usaintsuak dituen zuhaixka da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metro erditik gorako altuera hartzen duen zuhaixka da, 1'5 metro ere har dezakeena. Adarren azala grisa da. Hostoak lanzeolatuak dira, 3-8 cm luze tea 1-2 cm zabal direnak, berdeak eta bigunak dira. Espiralean kokatzen dira adarrean zehar.
Udaberrian adarretako kimu txikietatik lore arrosak ateratzen dira, lau petalodunak. Lore txiki ugari multzotan ateratzen dira, bakoitzak 10-15 mm neurtzen dute eta oso usaintsuak dira. Haietatik ateratzen den fruitua baia gorria da 7-12 mm diametroa duena. Fruitu hauek pozointsuak dira gizakientzat, txori fruitujaleek ordea irensten dituzte eta haziak barreiatzen dituzte horrela[1].
Bizitokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako eta Siberiako baso ezkoetan hazten da.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Haren azalarekin egindako edabea heste-aringarri gisa erabili izan da herri sendagintzan.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Loreak ateratzen.
-
Hostoak.
-
Fruitu multzoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Oxford University Plants 400: Daphne mezereum» herbaria.plants.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |