Erimantoko basurdea
Erimantoko basurdea | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | arra |
Erimantoko basurdea greziar mitologiako basurde erraldoia da. Hau ehizatzea Heraklesi jarritako hamabi lanetako bat izan zen.
Heraklesen laugarren lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basurdearen atzetik zihoala, bere lagun Folo zentauroarekin egin zuen topo. Honek bere ardoa eta janaria banatu zuen Heraklesekin. Gainerako zentauroak haientzako gordeta zegoen ardoa usaintzean, Heraklesen kontra hasi ziren. Heraklesek hasieran saihestu egin zituen baina gero bere gezi pozoitsuekin hil zituen batzuk, besteek ihes egiten zuten bitartean. Folok, harrituta, gezietako bat hartu zuen, horrelako gauza txiki bat zentauroak nola hil zituen asmatu ezinik, eta hain zorte txarra izan zuen, ezen gezia hankara jauzi eta hil egin zen.
Azkenean Heraklesek basurdearen atzetik jarraitu zuen; elurrez estalitako leku batean inguratu ondoren, kateekin lotu eta Mizenasera eraman zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |