Ernaldi
Itxura
Ernaldia abere bat ernari dagoen denbora da. Ugaztunetan, enbrioia ernaltzetik umea egin arterainoko umaldia, umekiak amaren umontzian hazteko duena. Animalia txikiek ernaldi laburragoa eta ume asko izaten dituzte; handiek, berriz, ernaldi luzeagoa dute, eta erditze bakoitzean ume bakarra izan ohi dute. Hartara, arratoiak 18-21 egun bitarteko ernaldia du, untxiak 30-32, katuak 60-70, txakurrak eta otsoak 58-63, gizakiak (haurdunaldia izenekoa) 250-290, zaldiak 320-355, elefanteak 520-730.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-12-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |