Ernest Labrousse
Ernest Labrousse | |||
---|---|---|---|
1959 - 1982 - Madeleine Rebérioux → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Barbezieux-Saint-Hilaire, 1895eko martxoaren 16a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 1988ko maiatzaren 23a (93 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea Paris Law Faculty (en) | ||
Hezkuntza-maila | doktoretza doktoretza | ||
Doktorego ikaslea(k) | Michelle Perrot Jacques Rougerie Maurice Agulhon Madeleine Rebérioux Claude Willard Emmanuel Le Roy Ladurie | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | François Simiand | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, militante politikoa, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | L'Humanité Parisko Unibertsitatea Le Populaire (en) École pratique des hautes études | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Giza Eskubideen Liga | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa Alderdi Sozialista Batua |
Camille-Ernest Labrousse (1895eko martxoaren 16a - 1988ko maiatzaren 24a), historia ekonomiko eta sozialean espezializatutako historialari bat izan zen.
Labroussek, hiru planotan zentraturiko eredu historiko bat ezarri zuen: ekonomikoa, soziala eta kulturala. Beranduago kliometria deitu ohi izan den historia kuantitatiboaren abiarazlea izan zen, metodo estatistikoak erabiliz. Eragin handia izan zuen historialari belaunaldi oso batean. Fernand Braudelek, Labroussengatik izan ez balitz "historialariek, prezio eta soldaten azterketetan, lan egin duten moduan sekula lan egingo ez zutela" esan zuen.
Labrousse, ez zen, zehazki esateko, Annalen Eskolako kide izan, berarentzako, aurrekontzeptu marxisten gehiegizko eragina zuena, baina giza historia berri bat sortzeko bere ahaleginean lagundu zuen. 1948an Iraultzak nola hasten diren gaiari buruzko hitzaldi ospetsu bat zuzendu zuen, bereziki 1789, 1830 eta 1848ko frantziarrak, bere metodologia hiru planotan aplikatuz: politikoa, soziala eta ekonomikoa.