Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Erratz-txilar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erratz-txilar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
GeneroaErica
Espeziea Erica scoparia

Erratz-txilarra (Erica scoparia) Erikazeoen artean altuera handiena lor dezakeen zuhaixka argal eta tentea da. Normalean 0,5-2,5 m artekoa izanik, 7 metrotara hel daiteke. Bestalde lore txikienak eta kaskarrenak dituen txilarra da.

Erratz-txilarraren lore txiki eta gorrixkak.

Adaxkak gaztea ilegabeak ditu, eta bertan hosto txikiak, forma linearrekoak, berdexkak eta ilegabeak, 3-4 bertizilotan antolatzen dira[1]. Loreak ez dira oso ikusgarriak, gehienetan berdexkak izan arren, zenbaitetan kolore gorria hartzen dute. Hauek muturreko luku estutuan biltzen dira; sepaloak, bai adaxkak bai hostoak bezala ilegabeak dira. Anterak luzakin gabekoak dira[2], eta eslotiloa pixka bat irtena da.

Erica scopariaren lorazioa maiatzetik abuztura ematen da, garai horretan polinizazioa intsektuen edota airearen bitartez gertatuz[1].

Banaketa eta habitata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoru haretsuetan eta silizeotan bizi da, hainbat sastrakadi eguzkitsuetan parte hartuz[1], besteetan baso ezkutuetako soilgune eta orlak kolinizatuz[2].Europa erdialdeko eta mendebaldeko endemikoa izanik, oso ugaria da Mediterraneo ertzeko herrialdeetan, hauen artean Portugal, Espainia, Frantzia, Italia eta Jugoslavia. Euskal Herrian, ekialdetik mendebaldera doan erdiko banda zabal batean aurkitzen da, normalean mendiko karraskaletan. Hala ere, ipar isurialdeko leku isolatu batzuetan ere azaltzen da[1].

Txilar erratzak egiteko gehien erabili izan den espeziea da, izan ere, horregatik hartzen du "erratz-txilarra" izena arrunta[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  2. a b c Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 2004 ISBN 8445720902. PMC 432948603. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]