Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Errelebo-lasterketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errelebo-lasterketak kirolean taldeka burutu ohi den abiadura proba bat da. Taldekide bakoitzak txandaka burutu ohi du, txandaro taldeki batek besteari lekukoa pasaraziz. Kirol ugaritan burutzen den proba da: atletismoa, igeriketa, patinajea, orientazio-lasterketa eta abarretan, bai pistan nahiz pistatik kanpo, baina betiere zehaztutako zirkuitu edo ibilbide baten barnean.

Atletismoko errelebo-lasterketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atletismoan, errelebo-lasterketak lau edo gehiagoko taldeentzako oinezko lasterketak dira, non korrikalari batek distantzia jakin bat egiten duen, ondoren hurrengo lasterkariari lekuko izeneko hodi bat pasatzen dio, eta horrela hurrenez hurren, lasterketaren distantzia osatu arte.

Distantzia olinpikoak 4 x 100 m eta 4 x 400 m dira. 4 x 200, 4 x 800 eta 4 x 1500 metrokoak ere ofizialak dira. Beheko mailetan, eta proba batzuetan, Suediako erreleboa egiten da, non 100, 200, 300 eta 400 metroko erreleboa egiten den, kilometro bat osatuz.

4 x 100 errelebo-lasterketan, gizonezkoen munduko errekorra Jamaikako talde nazionalarena da, 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan egindako 36.84 segundoko markarekin, eta emakumeena, berriz, AEBko talde nazionalarena, 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan 40.82 segundoko denborarekin.

Igeriketako errelebo-lasterketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igeriketan lau igerilarik osatutako errelebo batek, oro har, estrategia hau jarraitzen du: bigarren azkarrena, hirugarren azkarrena, geldoena, eta gero azkarrena (aingura). Hala ere, ez da arraroa ikustea motelena bigarren postuan, honela utziz: bigarrena azkarrena, motelena, hirugarrena azkarrena, eta azkenik azkarrena, edo goranzkoa: motelena, hirugarrena azkarrena, bigarrena azkarrena eta beti bezala azkena azkarrena.

Gaur egun, igeriketako erreleboko hiru kategoria olinpiko daude:

  • 4x100 m libre
  • 4x200 m libre
  • 4x100 m estiloak.

4x50 m libre eta 4x50 m estiloak ere badaude.

Estiloen erreleboak, lau igerilarik, bizkar, bular, tximeleta eta crawl estiloak ordena horretan igeri egiten dituzte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]