Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Errepublika Arabiarren Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errepublika Arabiarren Federazioa
اتحاد الجمهوريات العربية
Ittiḥād al-Jumhūrīyāt al-‘Arabīyah
1972 – 1977
Errepublika federala
Errepublika Arabiarren Federazioko bandera

Errepublika Arabiarren Federazioko armarria

1972ko mapa
Geografia
HiriburuaTripoli (Libia)
Kairo (Egipto)
Damasko (Siria)
Ekonomia
DiruaLibiar dinar
Egiptoar libera
Siriar libera
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
Historia
Garai historikoaGerra Hotza
Aurrekoak
Egipto
Siria
Libiako Arabiar Errepublika
Ondorengoak
Egipto
Siria
Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handia

Errepublika Arabiarren Federazioa (arabieraz: اتحاد الجمهوريات العربية‎ Ittiḥād al-Jumhūrīyāt al-‘Arabīyah) 1972. urtean Egipto, Libia eta Siriako estatuek osatu zuten federazioa izan zen.

1969. urtean, hiru estatu horiek eta Sudango errepublikak arabiar guztien batasunerako hitzarmen bat izenpetu zuten Tripolin, eta Errepublika Arabiarren Federazioa izan zen lehen urratsa. Erreferendum bana egin zuten Egipton, Libian eta Sirian eta haren ondorioz onartu zuten federazioa (1971ko iraila).

Anuar as Sadat egiptoarra izan zen hasierako lehendakaria eta gobernu eta legebiltzar federalak osatu ziren. 1973ko irailean, estatu bakar bat osatzea erabaki zuten Egiptok eta Libiak, baina arabiarren eta israeldarren arteko laugarren gerraren ondoren (1973ko abendua) harremanak hoztu ziren.

Sei urte geroago Egiptok eta Israelek izenpetu zuten hitzarmenaren ondoren (Camp Davideko hitzarmenak, 1979), Libiaren eta Egiptoren arteko harremanak erabat eten ziren eta ahalegin hutsean geratu zen arabiar guztien arteko federaziorako asmoa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]