Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Erresilientzia (psikologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erresilientzia, arazo, ezbehar eta trauma psikologikoei aurre egiteko pertsonek duten ahalmena da.

Boris Cyrulnik psikiatrak eta psikoanalistak John Bowlbyren idatzietan oinarritutako kontzeptu hau zabaldu egin zen. Erresilientzia, materialeen erresistentziatik eratorritako hitza da, hots, hautsi gabe, jatorrizko egoerara itzultzeko duten ahalmena; adibidez, gezi bat abiarazteko erabiltzen dugun arku tolestu bat edo haizearen eraginpean dagoen ihia. Pertsona edo talde batek erresilientzia dutela esaten dugunean, ezbeharrei aurre egiteko gaitasuna dutela adierazten dugu; gerta daiteke, egoera horretatik indarberritua ateratzea ere. Egun, erresilientzia psikologia baikorrean erabiltzen da, gizakiaren balio eta ezaugarri positiboetan oinarritzen da eta ez patologia eta ahulezietan, ohiko psikologiak egiten zuen modura. Erresilientzia kontzeptua "sendotasun" hitzetik gertu dago, hots, egoera latz bat gainditu, indarberritu eta aurreko egoera baino egoera hobean egon.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]