Es peligroso casarse a los 60
Es peligroso casarse a los 60 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1980 |
Izenburua | Es peligroso casarse a los 60 |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mariano Ozores (en) |
Gidoigilea(k) | Vicente Coello (en) Mariano Ozores (en) |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gregorio García Segura (en) |
Argazki-zuzendaria | Manuel Rojas |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Es peligroso casarse a los 60 (euskaraz 60rekin ezkontzea arriskutsua da), 1980ko Mariano Ozores espainiar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Paco Martínez Soria, Adriana Ozores, Antonio Ozores, Luis Varela eta Margot Cottens aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mariano (Paco Martínez Soria) multilzahar adindua, bere autobus negozioaren ondorengoa izango den seme bat izatea nahi du, horregatik 60 eta hainbat urte dituela Gloriarekin (Julia Martínez) ezkonduko da, izaera goxo, lasai eta irekiko emakumea, baina ez da semetxorik helduko. Aldiz, ezkongabea zela izandako Juanita (Adriana Ozores) 18 urteko alaba bat duela jakingo du. Neska gaztea ezagutu berri duen aita eta haren emaztearekin bizitzera lekualdatuko da, eta aita eta alabaren arteko hainbat hika-mika txiki batzuk sortuko dira, bien nortasun eta adin ezberdinak direla eta, halere elkarren artean ongi eramango dira. Juanitak arraza beltzeko Yusef (Helder Sánchez ) afrikar mutil gazte bat ezagutu eta elkar maiteminduko dira, baina Juanitari ez zaio bere mutilaguna nahiz Afrikako herrialde bateko errege-erreginak diren, Yaser Ben Hahmed Ali Gunda (Antonio Ozores) eta Yasmin (Hortensia Dos Santos) gurasoak aitari aurkeztea erraza izango, Marianok beltzeekiko beldurra baitu, bere siniskeraren arabera, zorte txarra emanten omen diote eta.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paco Martínez Soria: Mariano
- Julia Martínez: Gloria
- María Luisa Ponte: Matilde
- Antonio Ozores: Yaser Ben Hahmed Ali Gunda erregea
- Rafael Hernández: Matías
- Luis Varela: Javier
- Carmen Lozano: Felisa
- Alfonso Godá: Lorenzo de Segurola
- Carmen García Cervera: Paloma
- Luis Lorenzo: Faustino
- Ángel Terrón: Apaiza
- Germán Algora: García
- Margot Cottens: Tina
- Agustín González: Trafikozaina
- Adriana Ozores: Juanita
- José Carabias: Quique
- Hortensia Dos Santos: Yasmin, erregearen emaztea
- Javier Dotú: Yusef Ben Yaser Ali Ben Hahmed printzea (ahotsa)
- María Luisa Rubio: Paloma (ahotsa)
- Helder Sánchez: Yusef Ben Yaser Ali Ben Hahmed printzea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1980ko filmak
- Paco Martínez Soriak antzeztutako filmak
- Adriana Ozoresek antzeztutako filmak
- Antonio Ozores Pucholek antzeztutako filmak
- Margot Cottensek antzeztutako filmak
- Agustín Gonzálezek antzeztutako filmak
- Mariano Ozoresek zuzendutako filmak
- Mariano Ozoresek antzeztutako filmak
- Espainiako filmak
- Umorezko filmak
- Familiei buruzko filmak
- Arrazakeriari buruzko filmak
- Madrilen girotutako filmak