Escherichia
Escherichia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Enterobacteriaceae |
Generoa | Escherichia [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Escherichia generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo (kokobazilo) itxura dutenak. Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta glukosa ez ezik, laktosa ere hartzitzen dute. Mugikorrak dira eta ez dute esporarik sortzen.
Genero honen barruan 7 espezie daude, Escherichia coli ezaguna barne. Bakterio hau giza hestean bizi da, heste-floraren mikrobio garrantzitsuenetariko bat izanik (K bitaminaren sintesian funtsezko zeregina garatzen baitu).
Escherichiak, oro har, ez dira patogenoak, E. coliren zenbait serotipo kenduta (enteritisak -hesteko patologiak- eta zistitisak -gernu infekzioak- eragiten dituztenak).
Ikerketa zientifikoan Escherichia coli oso tresna erabilgarria bilakatu da, bakterio horrekin lan eta aurkikuntza ugari burutu baitira biokimika eta genetika arloan.
Kutsadura fekalaren adierazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Escherichia coli-ren bilaketa oso ohikoa da mikrobiologiako laborategietan, ur eta janarien analisiak egiterakoan. Heste lodian bizi denez, bakterio hau kutsadura fekalaren adierazlea da, koliforme guztien antzera. Analizatutako ur edo janari batean E. Coli agertzen bada laginak hondar fekalak dituela ondorioztatu behar da, eta ez da kontsumorako gai.
Kutsadura fekala ez da berez larria, baino patogeno garrantzitsu batzuen balizko agerpena (Salmonella, Shigella, Vibrio...) adierazten du. Gogoratu behar da gorozki-aho bidetik kutsatzen direla kolera, disenteria ala sukar tifoide bezalako gaixotasunak. Hondar fekalek, beraz, arrisku horren berri ematen dute laginetan agertzen direnean.