Eskilo
Eskilo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eleusis, K.a. 525 |
Herrialdea | Antzinako Atenas |
Heriotza | Gela, K.a. 456 (68/69 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Familia | |
Aita | Euphorion of Eleusis |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | tragedy writer (en) , gudaria eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | Tragedia greziarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Salaminako gudua Maratongo Gudua Plateako gudua |
|
Eskilo (antzinako grezieraz: Αισχύλος, Aiskhulos; Eleusis, K.a. 525 aldean - Gela, Sizilia, K.a. 456) [1]Antzinako Greziako poeta eta antzerki-idazlea izan zen. Tragedia grekoaren sortzailetzat jotzen da. Ekintza eta elkarrizketak sartu zizkien pertsonaiei. Maskara eta dekoratuen erabilera ere bere berrikuntzak dira. Antzeztu, koreografiaz arduratu eta zuzendu ere egiten zuen. Bere zazpi tragedia gorde dira.[2] Eskiloren literatur lanek jainkoen presentzia ahalguztiduna Greziar heroi eta mitoen istorioak kontatzen dituzte.[3]
Biografia eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salamina eta Maratongo guduetan hartu zuen parte. Oso gazte zela hasi zen antzerkia idazten, eta behin baino gehiagotan irabazi zituen sariak lehiaketetan. Bere izena Mediterraneo guztira zabaldu zen. Sirakusako Hieronen gortean onartua izan zen, Sizilian bigarrenez izan zenean.
Berak idatzi zituen laurogeita hamar antzerkietatik, zazpi bakarrik heldu dira gaur egunera: Erregutzaileak (Iketides, K.a. 490), Persiarrak (Persai, K.a. 472), Zazpiak Tebaren kontra (Hepta epi Thebas, K.a. 464), Prometeo kateatua[4] (Prometeus desmotes), eta Orestesen trilogia (Oresteia, K.a. 458). Azken horretan, Agamenonen itzulera eta Klitemnestrak eta Egistok nola hil zuten deskribatzen du (Agamemnon), hiltzaileen zigorra (Koreoforoak), eta Orestesen auzia (Eumenideak).
Eskilo hartu ohi da Greziako tragediaren sortzailetzat, dramari lege zehatzak ezarri baitzizkion, koruaren lirismotik aldenduz eta elkarrizketa eta ekintza sartuz. Maskara, jantzia eta azaltzeko modua berritu zituen. Antzinako Greziako elezaharrak hartu zituen, eta herriaren erruduntasuna gaitzetsi zuen. Filosofoa eta moralista zen; zuzenbidearen lehentasuna azpimarratu zuen mendekuaren gogo itsuaren kontra, justizia legearen kontra, izpiritua indarraren kontra. Poeta lirikoa izaki, bere hitzaren indarrari esker, tragedia bere gailurrera eraman zuen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 458an Siziliara itzuli zen azken aldiz eta bertan Gela bisitatu zuen. Bizpahiru urte beranduago hil zen. Valerio Maximok idatzi zuen hiriaren kanpoaldean hil zela, arrano batek dortoka bat burura bota zionean, bere burua dortoka irekitzeko arroka batekin nahastu eta gero. Ohitura hori dute ugatzek eta sai motzek. Pliniok bere Naturalis Historiæ lanean aipatzen du Eskilo hiritik kanpo zegoela, profezia batek iragarri ziolako goitik eroritako objektu batek hilko zuela[5].
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar erreferente izan da Eskilo:
Arriskutsua ikusten dut zein sei edo zazpi autore aterako nituzkeen naufragiotik aipatzea. Inguruabarrek agintzen dute. Une honetan, berbarako, Eskilo, Khayyam eta Mallarme hautatuko nituzke. (Joan Brossa)[6]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Eskilo - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ «Eskilo - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ «Antzinako Greziaren handitasuna» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
- ↑ Eskilo. Prometeu burdinetan. in: Euzko-Gogoa (1959. Ilbeltza-Otsaila). euskaratzailea: Bingen Ametzaga andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2015eko ekainak 12).
- ↑ McKeown, J. C.. (2013). A cabinet of Greek curiosities : strange tales and surprising facts from the cradle of western civilization. Oxford University Press ISBN 978-0-19-998211-0. PMC 839686764. (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
- ↑ «Antologia, Joan Brossa» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskarari ekarriak: Eskilo Ekarriak.armiarma.eus