Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Esraa Warda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esraa Warda

Bizitza
Jaiotza1990(e)ko hamarkada (24/34 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
Jasotako sariak

esraawarda.com
Facebook: esraawardadance Instagram: wardadance Youtube: UCvJOxTr51BHWiTqs8lxwC6Q Edit the value on Wikidata

Esraa Warda (1990eko hamarkada) argeliar-estatubatuar dantzaria eta irakaslea da, raï dantzan espezializatua.

Estatu Batuetan bizi den Aljeriako diasporako bikote baten alaba da. Aita 1990eko hamarkadan Estatu Batuetara joan zen, Aljeriako hamarkada ilunean, eta janari-saltzaile gisa Manhattanen lan egin zuen, ama atezaina zen bitartean.[1][1] Esraa Warda Brooklynen hazi zen.[1]

Aljeriara familia bisitatzera gonbidatu zutenean, dantza egiteko modu ezberdinak ikusteko eta ikasteko aukera izan zuen.[1] «Argelian edo Marokon raï eta chaâbi laguntzen duten dantzekez dira horrenbeste espektakulua, eguneroko bizitzaren zaiti bat baizik, teknika ezberdinak transmitituz belaunaldien artean » Ondare eta feminitatearen defentsa bat da, familiaren esparruetan eta gainontzekoetan ere.

Baina lanbide bat bihurtzea, obra tradizionaletako dantzari eta/edo kantari profesional bihurtzea, chitkhat bihurtzea, ez da batere ohikoa.[1] Hain zuzen, chikhat hitza irain bat izan daiteke, kolonizazioak Afrikako iparraldeko zenbait dantza tradizional sexualizatuko baititu, ekialdeko emakumeei buruzko fantasiekin elkartuta.

New Yorkeko City Collegeko Emakumeen Ikasketen programan Politika zientzietan lizentziatu zen.[2] Ikasleen artean, gizarte-justiziaren aldeko gizarte-ekintzan eta arte tradizionalen sustapenean ere parte hartu zuen.[2]

Dantza tradizionaletan modu profesionalean aritzeko aukera izan zuen, teknika tradizional horien irakaskuntza sortuz, eta Magrebeko eskualdeen araberako aldaketa ezberdinak aztertu zituen, eta Cheikha Rabia bezalako artisten laguntza jasoaz.[2][1][1][2][3]

2022. urtean, BBCk urteko 100 emakume inspiratzaileen urteko zerrendarako hautatu zuten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]