Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Estenebea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estenebea
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAusia (en) Itzuli
Familia
AitaIobates eta Apheidas (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Preto
Seme-alabakMegapenthes (en) Itzuli, Iphianassa (en) Itzuli, Iphinoe (en) Itzuli eta Lysippe (en) Itzuli

Estenebea edo Antea (grezieraz Ἄντεια) greziar mitologian liziar printzesa bat da, Iobates erregearen alaba. Greziar tradizioek Preto erregearen emaztea ere Estenebea deitzen dela diote. Pretorekin ezkonduta dago, Tirintoko erregea dena, eta honekin Maeraren ama izango da. Bere senarrak Belerofon apopilo hartzen duenean, Estenebea heroia limurtzen saiatzen da, baina honek uko egiten dio, eta, ondorioz, Estenebeak, mendeku hartu nahian, heroia, limurtzeaz eta bortxatzen saiatu izanaz faltsuki salatzen du bere senar Pretoren aurrean, eta honek, salaketa hori sinetsiz, bere apopiloa Iobates erregearengana bidaltzen du honek hil dezan. Alabaina, urte batzuren buruan, heroia garaile itzultzen da, eta Estenebea, heroiaren mendekuaren beldur, suizidatu egiten da, edo beste tradizio batzuren arabera Pegaso hegodun zalditik erortzen da ihes egiten ari zenean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]