Eztabaida:Kristautasun
Itxura
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan. |
Orraztatze gogorxkoa behar zuen honek eta... Badut esperantza nehori gaitzituko ez zaion ;-) Theo, 2005-4-11
Terminologia
[aldatu iturburu kodea]Den kasurik ttipiena eginen ez baizait-ere, hauke ene erraiteko eta proposakizunak:
- Hastean, "Kristautasuna erlijio Kristauaren izena da" gabe, "Kristauen erreligionearen izena da".
- Jesus Nazarethekoarendako izen bakharra hautatu behar da: edo edo Jesus K(h)risto edo Jesuk(h)risto (Espainolezkoa da Jesucristo forma, Jesus Christ Frantsezkoa den bezalaxe). Bertzalde, ene ustez, ahalik gehienetan Jesus Nazarethekoa erabili behar lizateke, neutralena baita. Ez genduke sinhestun jakin batzuren ideologia geuretu behar eta, izan ere, bere jarraikileek bere magistruari berreturiko titulua baizik ez da Grekozko Khristo "gantzutua" epithetoa (eta Hebraikozko Maxiakh "gantzutua" hitzaren itzulpena da, aldiz, Khristo hori). Jesus Nazarethekoa Khristoa zela, xoilik Giristinoek diote, eta xoilik haientzat dut erran-nahirik Khristo hitzak. Muslimentzat, Juduentzat, Buddhistentzat, eta gainerako milionentzat, berriz, Jesus Nazarethekoa baizik ez da.
- "Kristautasuna munduko hiru erlijio monoteistetako zabalena da". Horrela formulaturik, nahaspidezkoa dugu. Nolako zabaltasuna? Izpiritu-zabaltasuna othe? Esku-zabaltasuna, agian? Hedamenaz ari bagara, agerriz erran behar da hori (eta, ahalaz, zenbateko datuak eman: Giristinoak 2,000 milion; Muslimak: 1.3 milion; Hindu(ista)k: 1.05 milion,...).
- "Judaismoaren lege bakarra, aldiz, Torah da (hori esan nahi du Torah hitzak: "lege")". Nik dakidala, gezurra dugu hori. Anglesezko wikian "Judaism" bilhatu-eta, Judaismoa "is non-creedal; that is, there is no agreed-upon dogma (set of orthodox beliefs) that most Jews believed were required of Jews. While individual Jewish rabbis, or sometimes entire groups, at times agreed upon a firm dogma, other rabbis and groups disagreed. With no central agreed-upon authority, no one formulation of Jewish principles of faith could take precedent over any other". Ez dago ororen gaineko "Legerik", ez dogma bakharrik.