Fabrizia Pons
Fabrizia Pons | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1955eko ekainaren 26a (69 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Kopilotua, automobil-pilotua eta rally driver (en) |
Fabrizia Pons (Turin, Italia, 1955eko ekainaren 26a) italiar automobil-pilotua, rally-pilotua eta kopilotu ohia da, eta Munduko Rally Txapelketan parte hartu zuen 1978tik 1998ra bitartean.[1] Proba bateko pilotu gisa eta 64ko kopilotu gisa lehiatu zen Munduko Txapelketan -Claude Lefebvrearekin batera, pilotua nahiz kopilotua izan den pertsona bakarra da.[2][3]
Rallyetako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pilotu gisa, 1978ko San Remoko Rallyan parte hartu zuen, Grabriella Zappia kopilotuarekin batera, 1. taldeko Kadett GT/E opel batean, bederatzigarren postua lortu zuen. Hurrengo urtean, Britainia Handiko Rallyan, Fiat 131 Abarth batean, Luigi Battistoli italiarrarekin, hasi zuen kopilotu-karrera. 1981ean taldea osatu zuen Michele Mouton frantziarrarekin. 1986ra arte aritu zen harekin, eta lau garaipen eta azpitxapelketa lortu zituen 1982an. Ondoren, Ari Vatanekin ere ibili zen 1994an, eta Piero Liattirekin 1996-1998 bitartean, zeinekin bosgarren eta azken garaipena lortu zuen.[4]
Dakar Rallyan ere parte hartu zuen, bost aldiz, Jutta Kleinschmidt (2005ean hirugarren izan zen) eta Ari Vatan pilotuekin.[5]
Dakarreko azken esperientziaren ostean, 2007an Ari Vatanenekin batera, erretiruatu egin ziren. 2008an Ponsek Mouton aurkitu zuen berriro. Berarekin batera, 1981eko Sanremoko Rallyan, 1981eko Sanremoko Rallyan, lehen aldiz emakumezkoen tripulazio batekin rally bat irabazi izanaren errekorra du.[6] Biak Zeelanda Berrira lehiatzera itzuli ziren Dunlop Classic Otago Rallyan, Ford Escort RS batean, 1986ko Korsikako Tour tragikoaren, non Henri Toivonen eta Sergio Crestoren hil ziren. Zoritxar horren ostean hogeita bi urtera.[7]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaipenak Munduko Rally Txapelketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kop.1. | Urtea | Rallya | Pilotua | Automobila |
---|---|---|---|---|
1. | 1981 | Sanremo 23. Rallya | Michèle Mouton | Audi Quattro |
2. | 1982 | Portugalgo 16. Rallya | Michèle Mouton | Audi Quattro |
3. | 1982 | Akropoliko 29. Rallya | Michèle Mouton | Audi Quattro |
4. | 1982 | Brasilgo 4. Rallya | Michèle Mouton | Audi Quattro |
5. | 1997 | Monte-Carloko 65. Rallya | Piero Liatti | Subaru Impreza WRC |
Rally Dakar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Pilotua | Autoa | Postua |
---|---|---|---|---|
2003 | Auto | Jutta Kleinschmidt | Volkswagen Touareg | 8.a |
2004 | Auto | Jutta Kleinschmidt | Volkswagen Touareg | 17.a |
2005 | Auto | Jutta Kleinschmidt | Volkswagen Touareg | 3.a |
2006 | Auto | Jutta Kleinschmidt | Volkswagen Touareg | Erretiratua |
2007 | Auto | Ari Vatanen | Volkswagen Touareg | Erretiratua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.juwra.com. Pons, Fabrizia. .
- ↑ www.wrc.com. (9 de enero de 2013). Resultados concurso de Año Nuevo. .
- ↑ (Ingelesez) «Rally co-driver Fabrizia Pons: She sets the tone | CAR ENGINE AND SPORT» topgear-autoguide.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
- ↑ www.juwra.com. Fabrizia's WRC starts. .
- ↑ www.wrc.com. Lo qué los hizo famosos: #10 Fabrizia Pons. .
- ↑ (Italieraz) «Fabrizia Pons: una vita a tutto gas. In auto e moto - News» Automoto.it (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
- ↑ «Rally: Michele Mouton e Fabrizia Pons nuovamente insieme dopo 22 anni! » Mondomotoriblog» web.archive.org 2013-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).