Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Faringe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faringe
Xehetasunak
Honen parteEztarria
upper respiratory tract (en) Itzuli
Konponenteaknasofaringea
orofaringea
laringofaringea
Artikulazioalaringea
Hestegorria
Sudur-hobia
oral cavity (en) Itzuli
Hona
drenatzen du
pharyngeal plexus (en) Itzuli
Arteriaascending pharyngeal artery (en) Itzuli
Zainapharyngeal plexus (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezpharynx
MeSHA04.623 eta A14.724 A03.556.750, A04.623 eta A14.724
TAA05.3.01.001
FMA46688
Terminologia anatomikoa

Faringea garezur azpitik seigarren lepaornora doan muskulu eta mintzezko tutua da[1], sudur zuloen eta ahoaren atzealdean, laringearen eta hestegorriaren artean dagoena. Hiru zati nagusi ditu: nasofaringea, orofaringea eta hipofaringea.

Anatomia eta fisiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faringea lepoan dago, laringearen atzealdean. Ahoa du goialdean, eta hestegorria behealdean. Pertsona helduena 15 bat cm izaten da luze. Sudur zuloak laringearekin lotzen ditu eta ahoa hestegorriarekin. Giharrez eta zuntzez osatuta dago. Giharrak luzetarakoak eta biribilak dira: biribilak estutu egiten dira eta horrela elikagaia hestegorrira eramaten laguntzen dute eta ez dute uzten haizerik irensten; luzetarakoek faringeko paretak igotzen dituzte, elikagaia irensteko.

  • Nasofaringea. Faringearen goiko zatia da. Sudur-barrunbearen atzealdean dago, ahosabaiaren gainean.
  • Orofaringea. Faringearen erdiko zatia da. Ahoaren atzealdean dago, ahoaren eta epiglotisaren artean.
  • Hipofaringea. Faringearen beheko zatia da. Parte estuena eta luzeena da, eta laringearen eta hestegorriaren artean luzatzen da. Biriketara igaro beharreko haize kopurua eta hestegorrira igaro beharreko elikagai kopurua erregulatzen ditu.

Erlazionatutako gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Faringe Euskalterm. Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]