Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Fastoak (poema)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fastoak (poema)
Jatorria
Egilea(k)Publio Ovidio Nason
Sorrera-urteaI. mendea
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ezaugarriak
Genero artistikoaepopeia
Hizkuntzalatin klasikoa

Fastoak (latinez, Fasti) Publio Ovidio Nasonen idazlan baten izenburua da, datazio polemikoa duena, nahiz eta akordio orokor bat dagoen, K.o. 8. urtea baino lehen konposatu zela onartzeko (urte hartan deserriratu zuen Augustok). K.o. 12. urte inguruan argitaratu zen.

Lan honetan, Ovidio egutegi erromatarra azaltzen saiatzen da, hilabeteen izenen jatorria, jaien jatorria eta unean uneko ezaugarri astronomikoak azalduz. Mitoez gain, narrazio historiko batzuk ere biltzen ditu.

Lana poesia didaktikoa delakoaren barruan kokatzen da, eta genero horren barruan Remedia amoris poema, Maitasun ikasbidea eta Medicamina faciei konposatu zituen Ovidiok.

Fastoak bi eredutan oinarrituta dagoela esan ohi da:

  • Greziar poetaren Kalimakoren Aitia poema, non egileak Mediterraneoko eskualde gehienetako errituen, kondairen, tradizioen, izenen eta erakundeen jatorria azaltzen zuen.
  • Propertzio poeta lirikoaren lana, bere burua "erromatar kalimakotzat" jotzen zuena, eta tradizioen eta toponimoen jatorria azaltzen saiatu zena.

Sei liburuk osatzen dute Fastoak, eta urteko lehen sei hilabeteei buruzkoa da liburu bakoitza. 8. urtean Augusto enperadoreak Ovidio Tomisera erbesteratu zuen, Ars Amatoria lana zela eta, eta Fastoak osatu gabe geratu zen. Seguruenik, erbestean zegoela, urtearen bigarren zatitik falta ziren sei liburuak idazteko asmoa zuen Ovidiok, baina, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, ezin izan zituen argitaratu.

Liburuetako bakoitza dagokion hilabetearen izenaren jatorri posibleen azalpenarekin hasten da, Ovidiok kasuan kasuko hilabetearen zaindaritzat hartzen den jainko edo jainkosari kontarazten diona:

Tiepolo: Floraren garaipena (Trionfo di Flora, ca. 1743), IV. liburuan oinarritutako eszena.
Liburua hilabetea Jainkotasun elkartua
I Urtarrila Jano
II Otsaila Terminus
III Martxoa Marte
IV Apirila Venus
V Maiatza Musak
VI Ekaina Juno eta Juventus

Ovidiok greziar eta erromatar iturriak erabili zituen Fastoentzat:

  • Aratoren Phaenomenak, astronomiarekin lotutako gaietarako erabili zituen.
  • Eratostenesen Catasterismoak, para astronomia eta kronologiarako.
  • Greziako hainbat iturri, mitoen kontakizunak ilustratzeko. Jainko erromatarrak eta jainko greziarrekin identifikatzen saiatzen da beti.
  • Kronika ofizial latinoak, artxiboetan eskura znitzakeenak.
  • Varronen Antiquitates divinae et humanae.
  • Varronen Aitia.
  • Marcos Casquero, M. A. (ed.) (1990) Fastos (Publio Ovidio Nason) ISBN/ISSN: 8477191840. Leongo unibertsitatea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]