Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Federico Luppi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Federico Luppi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFederico José Luppi Malacalza
JaiotzaRamallo Partido (en) Itzuli1936ko otsailaren 23a
Herrialdea Argentina
 Espainia
BizilekuaBuenos Aires probintzia
HeriotzaFundación Favaloro (en) Itzuli eta Buenos Aires2017ko urriaren 20a (81 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of the Argentine Association of Actors (en) Itzuli
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Haydée Padilla
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria
Lantokia(k)Argentina
Jasotako sariak

IMDB: nm0527002 Allocine: 10344 Allmovie: p43843 TCM: 117754
Discogs: 5323713 Edit the value on Wikidata

Federico Luppi (Ramallo, Buenos Airesko probintzia, 1936ko otsailaren 23a – Buenos Aires, 2017ko urriaren 20a) aktore argentinar-espainiarra izan zen.

Argentinako antzezle nagusietakotzat hartzen da. Gaztetan La Platara joan zen pintura eta eskultura ikastera, baina nahiago izan zuen antzerkiaren munduan aritu. Era askotako lanak egin zituen antzerkigintzan saioak egiten zituen bitartean. Denboraldi batez gaueko tabernetan lan egin ondoren, antzerkian Ha llegado un inspector ("Ikuskatzaile bat etorri da") lanarekin egin zuen debuta. Lan hark zinema, irratia eta telebistarako ateak zabaldu zizkion.

Erregimen politikoaren kontra izan zuen jarreraren ondorioz, Espainiara ihes egin zuen. Espainian lan asko egin zituen, batez ere 1976-1981 urteen bitartean. Hala eta guztiz ere, Romance de Aniceto y la Francisco ("Aniceto eta Franciscoren maitasuna") lanak eman zion ospea nazioartean. Adolfo Aristarainekin Un lugar en el mundo ("Leku bat munduan") eta La ley de la frontera ("Mugako legea") filmak egin zituen.

1997an Zilarrezko Maskorra aktore onenari lortu zuen Donostiako Zinemaldian.

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkigintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Korchac y los niños ("Korchac eta umeak")
  2. Soledad para cuatro ("Bakardadea lau lagunentzat")
  3. Nuestro fin de semana ("Gure aste bukaera")
  4. El canto del cisne ("Beltxargaren kantua").
  1. La Patagonia rebelde (1974).
  2. Últimos días de la víctima (1979).
  3. Tiempo de revancha (1981).
  4. Plata dulce (1982).
  5. Un lugar en el mundo (1992).
  6. La invención de Cronos (1992).
  7. Sol de otoño (1996).
  8. Martín (Hache) (1997).
  9. El espinazo del diablo (2001)
  10. El último tren (2002).
  11. Lugares comúnes (2002).
  12. El laberinto del fauno (2006).
  13. La habitación de Fermat (2007)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Federico Luppi Aldatu lotura Wikidatan