Ferencvárosi TC
Ezizena(k) | Zöld Sasok (arrano berdeak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1899 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Groupama Arena edukiera: 23.700 lagun inaugurazioa: 2014 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Gábor Kubatov | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Stanislav Cherchesov | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Hungariako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Ferencvárosi TC edo Fradi (izen osoa Ferencvárosi Torna Club) Budapest hiriburuko futbol talde bat da, Hungariako onena, palmaresari dagokionez,Hungariako futbol liga 28 aldiz irabazi baitu eta beste 20 aldiz Kopa. Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen eta Europako Errekopako finalista ere izan zen 1975ean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Budapesteko Ferenc Springer auzoko biztanleek eratu zuten Ferencvárosi TC 1899an. Berehala bihurtu zen herrialdeko talderik indartsuena. 1909an Challenge Cup (Austria-Hungariako Inperioko futbol txapelketa) irabazi zuen, garaipena lortzen austriarra ez zen talde bakarra izan zen. Txapelketaren azken edizioan, 1911n ere finalera iritsi zen baina Wiener Sportclubek 3-0 irabazi zion. Lehen Mundu Gerraren aurreko talde hungariarrik indartsuena izan zen eta ondorengo urteetan MTK Budapest FC nagusi izan bazen ere, Ferencvárosek txapelketa ugari irabazi zituen. 1949 arte, 17 Liga eta 9 Kopa irabazteaz gain, bi Mitropa Kopa ere lortu zituen, garai hartako nazioarteko txapelketarik garrantzitsuena zena.
Hamalau urtean ligarik eskuratu gabe ibili ondoren, 1963an irabazitakoak berriz ere Europan jokatzeko aukera eman zion. 1965ean Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen finalean, Juventus FC 1-0ko emaitzaz gaindituz. 1968an berriz ere finalera iritsi zen, baina Leeds United FC-k irabazi zuen, Ingalaterran 1-0 eginez eta itzulerakoan 0-0 berdinduz. Emaitza horiek Europan ospea eman zioten. 1975ean Europako Errekopako finalera iritsi zen eta Dinamo Kievek irabazi zuen 3-0.
XXI. mendean gorabehera handiak izan ditu. Urte bikaina izan zuen 2004ean, Hungariako txapelketa guztiak irabazirik, baina 2006an maila galdu zuen eta hiru urte egin zituen bigarren mailan. Hainbat urtetan maila apalagoan ibili ondoren, 2014tik aurrera talde indartsua osatu du eta bi Liga eta hiru Kopa irabazi.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hungarian: 67
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (35): 1903, 1905, 1907, 1909, 1910, 1911, 1912, 1913, 1926, 1927, 1928, 1932, 1934, 1938, 1940, 1941, 1949, 1963, 1964, 1967, 1968, 1976, 1981, 1992, 1995, 1996, 2001, 2004, 2016, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024.
- Kopa (24): 1913, 1922, 1927, 1928, 1933, 1935, 1942, 1943, 1944, 1958, 1972, 1974, 1976, 1978, 1991, 1993, 1994, 1995, 2003, 2004, 2015, 2016, 2017, 2022.
- Hungariako Superkopa (6): 1993, 1994, 1995, 2004, 2015, 2016.
- Hungariako Ligako Kopa (2): 2013, 2015.
Nazioartean: 4
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1975.
- Txapelduna (1): 1965.
- Finalista (1): 1968.
- Txapelduna (2): 1928, 1937.
- Txapelduna (1): 1909.
- Finalista (1): 1911.
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Ferencvárosik euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1964-65 | Ferien Kopa | Final laurdenak | Ferencvárosi Athletic Ferencvárosi |
1-0 2-1 3-0 |
Athletic Ferencvárosi Athletic |
1967-68 | Ferien Kopa | Final laurdenak | Ferencvárosi Athletic |
2-1 1-2 |
Athletic Ferencvárosi |
2006-07 | UEFA Kopa | Lehen itzuliaFinal hamaseirenak | Ferencvárosi Athletic |
2-1 1-1 |
Athletic Ferencvárosi |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Hungarieraz) webgunea