Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Fibrinolisi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fibrinolisia koagulazioan sortutako fibrina desegiten duen prozesua da, tronboen eraketa eragozten duena. Koagulazioarekin batera gertatzen da, adi berean, bien arteko oreka mantenduz hemostasia lortzen da.

Fibrinaren desegite honetan plasminak garrantzi handia du. Hau odolean inaktiboa den plasminogeno izeneko aitzindari batetik dator eta gibelean ematen da aldaketa. Era ez aktiboa, hau da, plasminogenoa koaguloan dagoen fribinara lotzen da. Aitzindaria plasmina bihurtzean, fibrinaren degradazioa gertatzen da eta hortik sortutako hondakinak gibel eta giltzurrunen bidez kanporatzen dira.

Plasminogenoa plasmina bihurtu eta fribinolisia gertatzeko plasminogenoaren aktibatzaile tisularra eta urokinasa beharrezkoak dira. Behin koaguloa desegin denean, plasminogenoaren aktibatzailearen inhibitzaileak biak inhibituko ditu.

α2-antiplasminak eta α2-makroglobulinak aldiz, plasminaren inhibitzaileak dira eta beraz, fibrinolisia geldituko dute.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.