Fikziozko pertsonaia
Fikziozko pertsonaia, fikziozko lan batean agertzen den edozein pertsonaia da. Zehatzago, lan horren unibertsoaren barnean existitzen dela irudikatzen den pertsona edo jendea da. Pertsonez gain, estralurtarrak, munstroak, animaliak, jainkoak edo bizirik gabeko objektuak izan daitezke. Pertsonaia hauek, ia beti, fikziozko lanen protagonista dira, bereziki eleberri eta antzezlanetan. Izan ere, zaila egiten da pertsonaiarik gabeko eleberri bat irudikatzea, ezaugarri hori duen lanik egiten saiatu den arren, (James Joycen Finnegans Wake lana, adibidez). Olerkaritzan, beti dago pertsonaren bat presente, baina, oro har, irudizko kontatzaile edo entzule bezala.
Kritikoek, "pertsonaia biribil" eta "pertsonaia lau"en artean bereizten dituzte. Lehenak, nortasun ezaugarri ugari izaten ditu, eta konplexuak izaten ohi dira, benetakoago eta sinesgarriagoak. Pertsonaia linealek, berriz, nortasun ezaugarri gutxi batzuk baino ez dituzte izaten, eta sinpleagoak eta sinesgarritasun gutxiagokoak izaten ohi dira. Eleberri bateko protagonista (batzuetan heroia), oro har, pertsonaia zirkular bat izaten da, eta, inguruan dituen bigarren mailako pertsonaiak, linealak. Haizeak eraman zuena filmeko Scarlett O'Hara pertsona, adibidez, pertsonaia zirkular baten adibide on bat da, Prissy zerbitzaria, lineala izango litzatekeen bitartean. Berdin, zenbait pertsonaia antagonista (protagonistekin tupust egiten dutenak, batzuetan bilau ere deituak), pertsonaia zirkularrak dira. Pertsona antagonista zirkular baten adibide ona, Rhett Butler da.
Dramaren historian zehar, estereotipo bihurtutako zenbait pertsonaia garatu dira: nekazari inuzentea, iruzurgilea eta abar.
Zenbait antzezlanetan, eskenaratze eta filmetan (animaziozkoetan izan ezik), fikziozko pertsonaiak, aktore, dantzari eta abeslariek protagonizatzen dituzte. Animazio eta txotxongiloetarako, ahotsezko aktoreak daude, ahotsak, ordenagailu bidez ere sor daitezkeen arren.
Pertsonaia motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pertsonaiak sailka daitezke kontatzen den narrazioan daukaten
Garrantziaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nagusiak. Narrazio batean gehien aipatzen diren pertsonaiak, pertsonaia nagusiak dira.
- Protagonista. Ekintza nagusietan parte hartzaile nagusiena den pertsonaia.
- Heroia. Protagonistak aparteko ezaugarri positiboak ditu. Esate baterako, Sherlock Holmes.
- Antiheroia. Protagonistak ez ditu aparteko ezaugarri positiboak. Adibidez, On Kixote Mantxakoa.
- Antagonista. Protagonista nagusiaren kontrako ekintzak burutzen dituen pertsonaia nagusia. (Esate baterako, "Txanogorritxo" ipuinean, otsoa da antagonista).
- Laguntzailea. Protagonistaren ondoan dabilen pertsonaia nagusia. Adibidez Watson Doktorea eta Santxo Pantza.
- Emailea. Protagonista nagusiari jakinduria garrantzitsu baten berri, mapa bat, objektu magiko bat, botere bereziren bat ematen dion pertsonaiari esaten zaio emailea.
- Bigarren mailakoak. Narrazio batean gutxitan aipatzen diren pertsonaiak, bigarren mailako pertsonaiak direla esaten da. ("Txanogorritxo" ipuinaren adibideari jarraiki, protagonistaren ama eta amona, bigarren mailako pertsonaiak dira).
- Pertsonaiak sailka daitezke kontatzen den narrazioan daukaten
Nortasunaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pertsonaia lauak edo estereotipo edo pertsonaia arketipikoak. Nortasun sinple eta egonkorrekoak dira. Azpigenero bereko antzeko narrazioetan agertzen diren antzeko pertsonaiak izanik, irakurleak azkar jakingo du nolako psikologia duten pertsonaia hauek.
Horrelako pertsonaiak onak direnean, heroi edo superheroi izaten dira. Bertute guztien jabe, beti ausart, beti trebe jokatuko dute. Normalean protagonistak izaten dira. Horrelako pertsonaiak gaiztoak direnean, berekoiak eta ankerrak izaten dira. Normalean antagonistak izaten dira.
- Pertsonaia biribilak. Aurrekoak baino sinesgarriago, errealismotik gertuago agertu ohi dira. Ez dira bertute guztien jabe eta doilorkeriaren bat egiteko kapaz izan daitezke. Gainera beraiengan bilakaera bat antzeman daiteke. Nortasun konplexukoak izan daitezke. Narrazioan, pertsonaiaren psikologiaren alde ilunak ere ager daitezke. Pertsonaiengan inkoherentziak ere antzeman daitezke.
Pertsonaien karakterizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioetan pertsonaia batzuen izaeraren berri eta nortasunaren berri ematen da. Pertsonaien berri emateko moduari karakterizazio esaten zaio. Bi karakterizazio mota nagusi daude:
- Karakterizazio zuzena. Kontatzaileak deskribatzen du zuzen-zuzenean, bere ikuspegitik, nola ikusten duen pertsonaia. Kontatzaileak deskripzio fisikoa, psikologikoa edo biak batera eman ditzake. Deskripzio hauek zehatzegiak baldin badira, kontakizunaren erritmoari kalte egin diezaiokete, kontatzaileak deskripzioetan hasten denean gertakizunak gerorako uzten dituelako.
- Zeharkako karakterizazioa. Kontatzaileak ez dizkigu zuzenean pertsonaiaren nortasunaren edo ezaugarri fisikoen deskripziorik eskaintzen. Irakurleak, baina, pertsonaiak bere ekintzetatik edo bere hitzetatik ezagutuko ditu. Teknika honekin, irakurleak pertsonaiak pixkanaka-pixkanaka ezagutuko ditu eta narrazioak erritmo eta intentsitate handiagoa lor ditzake gertakizunei lehentasuna ematen zaielako.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rol.