Fisiognomia
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Fisiognomia (grek. φύσις “physis”, natura, eta γνώμη, “gnome”, epaitu edo interpretatu) aurpegiaren portaera ere deitua, sasizientzia bat da, norbaiten aurpegiaren ikerketa eginez gero, haren izaera edota etorkizuna asma daitekeela baieztatzen duena. (Bigarrenaren kasuan, metoeskopia terminoa erabiltzea egokiagoa da, jendearen etorkizuna ezagutzeko jarduera da, kopetako marren bidez)
Gazteleraz diziplina honen izenak fisionomia edo fisonomia hitzari jatorria eman dio eta haren esanahia “pertsona baten aurpegiaren itxura da” edo, orokortuz, “gauzen irudia”. Geobotanikan fisiognomia hitza landare multzo batek osatzen duen taldeari deitzen zaio, beste hizkuntzetan ere horrela delarik.
Bi gradu daude fisionomiaren azalpenetan:
- Aurreikuspen absolutua duen fisionomia, zeinak baieztatzen duen, %100-eko korrelazioa dagoela ezaugarri fisikoen (aurpegikoak bereziki) eta izaera ezaugarrien artean, jarrera hau gezurtatua izan da.
- Korrelazio zientifikoa duen fisiognomia, zeinak baieztatzen duen era bateko adostasun estadistikoa dagoela, ezaugarri fisikoen eta izaerazkoen artean. Honako hau posible da, pertsonen ezaugarri fisikoak eragiten dituzten, aurretiazko izaera ezaugarriengatik, hortaz azpiko jatorri genetikoa korrelazioa horren erantzule izango litzateke. Fisionomia mota hau, izaeraren determinismo biologikoan oinarritzen da. Fisionomia hau ere, zenbait aldiz gezurtatua izan bada ere, beste behin agertu da beste aldaera edo bariante modernoetan pertsonologia edo morfopsikologia bezalakoetan, funts enpirikorik gabe.
Aintzinako Fisionomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norbanako baten kanpoko ezaugarrien eta haren barneko izaeraren harremanen lehenengo nozioak eta zaharrenak Ekialdean kokatu behar ditugu. Bertan, Mesopotamiako babiloniarren artean elementu igartzaile moduan erabiltzen zuten. Aitzinako greziar poesian oinarri batzuk aurki daitezke Homerok itsustasunaren eta bizio moralaren artean elkarrekikotasuna topatzen zuenean Tersitesengan edo Semonidesek emakumeen hainbat izaera animaliekin konparatzen zituenean, korrespondentzia zoologiko hau nahiko arrunta zen diziplina honen barnean; Alderantziz, alegialariek giza ezaugarriak ematen zizkiekieten animaliei haien narrazio moraletan.
Are gehiago, Hipokrates (469-399 k.a.) eta geroago Galeno (129-200) bezalako mediku greziarrek izaeraren sailkapena egin zuten, pertsonen azal kolorean eta muskuluen sendotasunean oinarrituz. Horrela sailkatzen ziren pertsonak: flematikoak, odolbizikoak, malenkoniatsuak eta suminkorrak. Karakeriologiaren zirriborro honek, lau humoreen teoria ere deitua, fisiognomiarekin batera garatzen joan zen eta harengan zertxobaiteko eragina izango zuen. Beste autore batzuek aldiz, iradokitzen dute fisiognomia praktikatu zuen lehen pentsalaria Pitagoras (s. VI a. C.) izan zela. Izan ere, kontatzen da haren lagun edo dizipulu gisa norbait hartu baino lehen azterketa fisiognomiko bat igaro beharra zuela, haren egiazko izaera zein zen ezagutzeko, eta bere eskolan burua eta gorputza behar bezala proportzionatuak ez zituzten pertsonak onartzen ez zituela. Hala ere, teoria honen lehendabiziko zantzuak Atenasen agertu ziren, Sokratesen garaikide zen eta Zopyrus deitutako traziar magialari baten eskutik. Hura, K.a. V. mendean, gaian aditua zen[1].
Gaur egun bizirauten duen lehendabiziko tratatu sitematikoa, Physiognomonica deiturikoa da, Aristotelesi egozten zaiona (XVI. mendean Andrés Laguna doktoreak itzulitakoa) baina baliteke haren eskolako kide batek egin izana eta eta ez filosofoak berak. Tratatu horren arabera fisiognomika gorputzen zeinu iraunkorren ikerketa izango litzateke, arimaren zeinu trantsitorioak adierazten dituena. Obra bi zatitan banatua da eta hasieran bi obra desberdin zirela diote. Lehenengoan naturaren eta giza arrazei egotzitako ezaugarrien behaketatik ateratako argudioen berrikuspena egiten da eta giza portaeraren hainbat aspektutan ezartzen du arreta. Bigarrenean berriz, animalien jokabideari erreparatzen zaio eta haren erreinua gizon-antzeko eta emakume-antzeko izaeretan banatzen ditu ( hombruno eta feminoide) bien artean korrespondetziak ondorioztatzen ditu (giza ezaugarri fisikoen eta animalien ezaugarri fisikoen artean).
Aristoteles ondorengo fisiognomia inguruko obra nagusienak hauek dira:
- Laodiceako Polemón, Physiognomia (K.a II. mendea).
- Adamanstios Sofista , Physiognomica (K.a IV. mendea.).
- De Physiognomonia idatzi zuen egile latindar anonimo bat (K.a IV. mendean gutxi gora behera. C.).
Aristotelesek izaeraren eta hazpegiko ezaugarrien arteko harremana sostengatzen zuen, animaliengan eta gizakiengan gorputzaren eta arimaren arteko elkarregintza zuzena ematen zela uste zuelako. Aitzinaroan tesi bera defendatu zuten Fedon de Eliskoak, Zizeronek, Pliniok, Sexto Enpirikok eta Senekak, besteak beste. Erdi Aroan ideia honetaz arabiar filosofariak arduratu ziren, Avicena eta Averroes bezalako pentsalariak, esaterako. Hauetaz gain, Rasis-en Liber ad Almansorem obran fisiognomiaren inguruko atal bat dago.[2]
Espainiar Erdi Aroan, fisiognomia modan jarri zen, oso zabaldua izan zen XIII. mendeko Poridat de poridades liburuaren ondorioz. Latinera itzuli eta gero, Europa osotik hedatu zen Secretum secretorum izenpean, baina haren jatorria arabiarrez idatzitako liburu batean bilatu behar da, Sirr al-asrar, IX. mendean Sirian bildua. Aragoieraz ere itzulpen bat dago, Juan Fernández de Heredia maisu handiaren eskutik. XIII. mendeko obra anonimo bat ere badago, De physiognomonia libellus deiturikoa. Beste alde batetik, Miguel Escoto-ren tratatu bat oso garrantzitsua izan zen (XIII.mende hasieran) Toledon eta Erromatar-Germaniar Inperio Sainduko enperadorearen gortean itzultzaile bezala egon zelarik. Pietro d'Abanok (1250-1318), Compilación de fisiognomía idatzi zuen eta Aragoiko Guillermok gaiaren inguruan idatzi zuen ere. Hauetaz aparte, beste batzuk ere (Miguel Savonarola, Alberto Magno, etab.).
Berpizkunde garaian, pentsamendu magikoak eta organizistak filosofian eragina zutenean, makrokosmosaren eta giza mikrokosmosaren arteko elkarrekikotasuna defendatzen zelarik, fisiognomikaren ideiak interes berri hartzen joan zen. Gauzak horrela, Gerolamo Cardanok De metoposcopia (1558) idatzi zuen, baina gaiaren inguruko aditurik handiena, zalantzarik gabe, Giovanni Battista della Porta zen. Bere De humana physiognomia (1586) osatzen zuten lau liburuak sei ediziotan berrargitaratuak izan ziren.
Hala ere, XVI. mendean fisiognomia kiromantziarekin uztartzen hasi zen, baita beste igarpen metodoekin ere, metoeskopiarekin bezala. Bartolomeo della Rocca-ren obra batean (Physognomiae ac Chyromantiae Compendium, 1504) Cocles bezala ezaguna. Lan hau Inkisizio garaian debekatua izan zen, Johann Rosenbach von Hagen-en beste honekin batera: Introductiones apotelesmaticae in chyromantiam, physiognomiam, astrologiam naturalem, complexiones hominum naturas planetarum (1522). Gaiaren inguruan, Honorato Nicquet (Physiognomia humana, 1648), Jean Belot apaiza (Instruction familière et très facile pour apprendre les sciences de chiromancie et physiognomie, 1619), Filippo Finella (De planetaria naturali Phisomonia, 1649), Marin Cureau de la Chambre (L'art de connoitre les hommes, 1660), Le Sieur de Peruchio (La Chiromance, la Physionomie et la Geomance, 1663) eta abarrek idatzi zuten. Ekarpen espainiarra aragoiko apaiz baten eskutik datorkigu Esteban de Pujasol, El Sol solo y para todos sol, de la filosofía sagaz y anatomía de ingenios (1637) izenpean.
Fisiognomia modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charles Le Brun (1619-1690) margolariak fisiognomia erabili zuen bere Méthode pour apprendre à dessiner les passions (1698) obra ezagunean, haren ilustrazioetan gizakien eta animalien espresioak konparatuz. XVIII. mendean fisiognomiaren bultzatzaile nagusienetako bat, Johann Caspar Lavater (1741-1801) suizar apaiza izan zen, denbora laburrez Goethe-ren laguna izan zena. Hark idatzitako saiakerek eragin handia eduki zuten eta alemanez argitaratu ziren 1772. urtean. Arrakasta handia lortu zuten eta ingelesera eta frantsesera itzuli ziren. Lavaterren iturri garrantzitsuetako batzuk Giambattista della Porta (1535-1615) italiarraren idatziak eta Sir Thomas Browne (1605-1682) mediku eta filosofo ingelesaren Religio Medici izan ziren. Brownek obra honetan, aurpegiaren itxuraren arabera barne nolakotasunak edo ezaugarriak bereiz daitezkeela mahaigaineratzen du:
Bada Fisionomia bat, izan ere, gure aurpegietan zenbait ezaugarri daude, haietan gure arimen leloa daramatenak, zeinetan analfabeto bat ere gure nolakotasuna irakurtzeko gai delarik (T. Browne, Religio Medici, parte 2:2)
Browne-k Giambattista della Porta italiarraren hainbat idazlan zituen, De la Fisionomía Celestial barne. Bertan, giza aurpegiaren itxuran eragiten duena izaera dela azaltzen da, eta ez izarrak. Porta-k bere De humana physiognomia (1586) obran, animalien grabatuak erabiltzen zituen hainbat giza ezaugarri adierazteko. Bere lanetan “marken doktrina-ren (signatures)” sinesmena mantentzen du. Honen arabera, naturan aurkitzen diren estruktura fisikoek (sustraiak, loreak, zurtoinak) medikuntzan bezalako esparruetan daukaten indarraren adierazgarri dira.
Fisiognomiaren arrakasta XVIII. mendetik, XIX. mendera bitartean hazi zen eta iraun zuen. Zientzia biologiko eta medikoen alorrean, fisiognomia Charles Bell-en eskutik defendatua izan zen, bere Ensayo sobre la anatomía de la expresión (1806) obran. Burgess-engatik La fisiología del rubor lanean (1839) eta Michel Duchene-en bere Mecanismos de la fisiognomía humana-n (1862). Obra horiek guztiak, Charles Darwin-engan eragina izan zuten harek geroago plazaratutako La expresión de las emociones en los animales y en el hombre (1872) lanean. Bertan, Herbert Spencer-en tesietako batzuk ere defendatzen ahalegintzen zen, azalpen ebolutiboak eginez aurpegien ezaugarrien eta gihar batzuen mekanismoen funtzioen artean. Defendatzen zena bereziki zera zen, bazeudela zenbait gihar multzo, emozio, jarduera eta umore egoera jakin batzuekin erlazionatuta eta haien erabilpenak aurpegiera aldatzen zuela, beldur, harridura, estutasun… espresioak eraginez eta izaeraren zantzu batzuk emanez.
Honek guztiak, naturalismoko eta errealismoko nobelagilengan eragina izan zuen haien trebetasun deskriptiboetan batez ere. Balzac bezalako autoreak edo Joseph Ducreux erretratugileak adibidez. Ingeles idazleen arten nabarmen daitezkeen izen batzuk Amelia Opie idazlea, George Borrow linguista eta bidaiaria; XIX. mendeko idazle eta autore batzuk haien obretan pertsonaien izaeraren eta itxuraren deskribapenak egiten zituztenean ematen zaigu fisionomiaren berri, Charles Dickens-en nobeletan etaThomas Hardy edo Charlotte Brontë naturisten obretan. Estatubatuar literaturan aldiz, Edgar Allan Poe izan daiteke beste adibide bat.
Frenología fisionomiarekin erlazionatua izan da ere. 1800. urtean, Franz Joseph Gall eta Johann Spurzheim mediku alemaniarrak eratua, arrakasta handia eduki zuen XIX. mendeko Europan eta Estatu Batuetan. Frenologiak hala ere, buruko formaren ezaugarriak aztertzen ditu. Honen arabera, garuneko zatien garapen desberdintasunen ondorioz, burezurreko izaera eta forma gauzatzen da. Fisionomiaren hainbat formek ez dute justifikaziorik korrelazioari dagokionez edo Louis Corman, psikiatra frantziarraren morfopsikologia bezala, funtsik gabekoak dira.
Era berean fisionomiarekin, Cesar Lomborosoren Antropologia Kriminala ere harremandu daiteke. XIX. mende bukaeran eragin handia izatea lortu zuen eta XX. mende hasierako arrazismoaren gorakadarekin erlazionatu zen.
Gaur egun Psikologia modernoan, gorputz eta aurpegi tipoen sailkaketa egiten jarraitzen da. Adibidez, izaera moten teoriek fisiognomia erabiltzen dute izaera moduak deskribatzeko. Beste ikasgai sasi-zientifiko batzuek Programazio neurolinguistikoak bezala, gorputz era eta begien mugimenduri erreferentzia egiten diote, estilo linguistikoekin batera, pertsonen estrategia mentalak edo pentsatzeko moduak sailkatzeko.
Fisionomia Garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendean Karaktereologia-k bereganatu zuen eta Gaston Berger edo René Le Senne-n obretan eta bereziki Ernst Kretschmer edo Willian Herbert Sheldon-enetan. XX eta XXI. mendeetan korrelazioak eraiki dira inteligentzia-kozientearen eta burezurraren bolumenaren artean, gaur egun, teoria honi uko egin zaio zientziaren munduan. Frogagarriagoa da testosterona kopuruak (agresibitatearekin erlazionatuta) eskuetako eta oinetako hatzekin daukan lotura edo masailezur zorrotzarekin eta beste hormona batzuen eragina konfigurazio fisikoari eta psikikoari dagokionez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jornadas sobre la Antiguedad» antiqua.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ Catastini, Alessandro. (2010-06-30). «Fisiognomica a Qumran: a proposito di 4Q186» Sefarad 70 (1): 51–68. doi: . ISSN 1988-320X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).