Fondant txokolate
Itxura
Fondant txokolate | |
---|---|
Txokolatezko tarta | |
Osagaiak | azukrea, oilo-arrautza, txokolatea eta gari-irina |
Frantziar sukaldaritzan, fondant txokolatea[1] edo mi-cuit au chocolat edo coulant txokolatezko pastel mota bat da. Barnealdea jariakor eta kanpoaldea gogor ditu. Michel Brasek asmatu zuen 1981ean.[2]
Txokolate coulant errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4 pertsonentzat.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txokolate estalki beltza: 150 g.
- Gurina: 50 g.
- Arrautza: 3.
- Azukre: 80 g.
- Irin: 20 g.
- Marakuia saltsa naturala: 200 ml.
- Gurina eta irina pitin bat: Moldeak estaltzeko.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Labea 200ºC-tan piztu. Coulantaren molde indibiduala gurinarekin eta irinekin estali.
- Txokolatea eta gurina katilu batean urtu eta hagatxoarekin nahasi.
- Beste pertz zabal batean arrautzak eta azukrea batu eta hagatxoarekin harrotu edo zuritu bitarte. (Pazientzia izan, zeren hau eskuz egiteak denbora eskatzen du: 15 minutu inguru. Nahasketak bolumenean hirukoiztu.
- Hemendik aurrerakoa oso kontuz egin behar dugu, lehenik arrautza harrotuarekin txokolatea eta gurina nahastuko ditugu; ondoren, irina. Saiatu behar dugu arrautzak bolumena gal ez dezan.
- Dena ongi nahasirik, moldeak bete (inoiz ez bete 3/4 baino gehiago) eta labean 4 minutuz sartu.
- Aukeratutako moldea irekian izan bada, espatula batekin zerbitzatu beharreko platera atera, eta moldea kontu handiz kenduko diogu, oso ohikoa izaten baita bizkotxoa erortzea.
Aholkuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Coulanta gutxi egindako txokolatezko bizkotxo arinaren moduan defini genezake.
- Zerbitzatzeko garaian, Coulanta ontzitik kanpora atera nahiko bagenu, aukeratutako moldeak goitik eta behetik irekia behar luke. Hori moldetik ateratzeko zailago izango da. * Horrela balitz, moldearen barrutik labeko paper tira bat erantsi beharko genioke, gurinez lagundurik.
- Txokolatea urtzeko bi aukera: maria bainuan urak irakin gabe, edo mikrouhinean tenperatura baxuan.
- Maracuya edo pasio fruitua oso ondo dijoakio; fruitu tropikala dugu, gurean honen zukua izoztua edo tetrabrikean saltzen da. Naturala ere gero eta errazago eros liteke; baldin eta izango ez bagenu, edozein fruitu gorri balia dezakegu.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1994]
- ↑ (Frantsesez) «Fondants et moelleux au chocolat» bloc.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |