Fort Sumterko gudua
Fort Sumterko gudua | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | |||
Fort Sumterren bonbardaketa. | |||
Data | 1861eko apirilaren 12tik 13ra | ||
Lekua | Charleston (Hego Carolina) AEB | ||
Koordenatuak | 32°45′09″N 79°52′30″W / 32.75241°N 79.87496°W | ||
Emaitza | Konfederazioaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Fort Sumterko gudua, 1861eko apirilaren 12tik 13ra, AEBetako Hego Carolina estatuko Charleston hiritik hurbil dagoen Fort Sumter gotorlekuaren Konfederazioak burututako bonbardaketa bat izan zen. Gertakari honek Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilari hasiera eman zion.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gotorleku hau Charleston hiriaren badiaren sarbidean dago, beraz konfederatuentzat garrantzi estrategiko handiko kokalekua zen. Bonbardaketa gotorlekuan zeuden Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren indarrak bertatik kanporatzeko asmoz burutu zen. Guduan nahiz bonbardaketan beran ez zen hildakorik egon.
Gudua jazo aurretik, konfederatuak gotorlekuan zeuden soldadu unionistekin errendizio itun bat gauzatzen saiatu ziren. Gobernu Unionista eta Konfederatuak jazotzera zihoan gatazkaren arduraduna zein izango zenari buruz eztabaidatu zuten, gatazka hau konfederatuek Hego Carolinan zituzten asmoen ondorioz sor baitziteken.
Eztabaida hauek bakea lortzeko asmoz baino oraindik zein alderi babesa emateke eta zalantzakor zeuden estatuak erakartzeko asmoz egin ziren. Alde bakoitzak arerioa erasotzaile gisa irudikatzen zuen, alegia, gerraren hastailea. Gatazka, Francis W. Pickens, Hego Carolinako gobernadorea James Buchanan, AEBetako presidente demokratarekin desados agertu zenean hasi zen, eta ondoren Jefferson Davis, Konfederazioaren presidentea eta Abraham Lincoln, AEBetako presidentearen arteko norgehiagokarekin jarraitu.
Hainbat hilabetez negoziaketa tentsoak egon ondoren, Armada Konfederatuak Fort Sumter gotorlekua bereganatu eta AEBetako Gerra Zibilari hastapena eman zitzaion, hortaz Lincoln presidenteak gerrari aurre egiteko unionisten Armada Federala mobilizatzera behartua egon zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fort Sumter Monumentu Nazionala (Ingelesez)