Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Fotokimika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espektro elektromagnetikoa.

Fotokimika atomo eta molekulen eta erradiazio elektromagnetikoaren (bereziki, argiaren) arteko interakzioak aztertzen dituen kimikaren alorra da.

Zenbait erreakzio kimiko abiatzeko, beharrezkoa da sistemari energia ematea (termikoa, elektrikoa edo bestelakoa). Erreakzio fotokimikoetan, energia hori argiarena da. Erreakzio fotokimiko ugari ezagutzen dira: fotosintesia da erreakzio fotokimiko natural garrantzitsuena; argi-izpiek plaka fotografikoan sortzen dituzten erreakzio kimikoak dira fotografiaren oinarria; ozonoa argi-izpiek oxigenoarekin erreakzionatzean sortzen da, etab. Erreakzio horiek bi eratakoak izan daitezke:

  1. Batzuek energia askatzeko joera dute eta, ilunpean egin daitezkeenez, argiaren lana erreakzioa bizkortzearena besterik ez da.
  2. Beste batzuk ezin dira egin argiaren laguntzarik gabe, eta haiek dira benetako erreakzio fotokimikoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]