Göktürk
Itxura
Göktürkak | |
---|---|
Göktürken irudia | |
Biztanleak guztira | |
Uigurren eta beste turkiar herri batzuen arbasoak | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Erdialdeko Asia | |
Hizkuntza | |
Antzinako turkiera | |
Erlijioa | |
Tengrismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Göktürk herria (turkiar urdinak/zerutiarrak, antzinako turkieraz: , txinera tradizionalez: 突厥; pinyinez: Tūjué), baita Türk, Kök Türk eta Ashina/Açina Turk izenez ezaguna, Erdialdeko Asian Erdi Aroan bizi zen turkiar herrien konfederazio nomada bat izan zen. Bumin Qaghanen gidaritzapean, Rouran Khanerria ordezkatu zuen Turkiar Khanerria sortu zuten K. o. VI. mendean, ondorengo mendeetan turkiar herriek izango zuten kokapen geografikoa, kultura eta sinesmenak baldintzatuz.