Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Gaúcho

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Gautxo (argipena)»
Gaúchoak jantzi tradizionalekin

Gaúcho edo gautxo Brasilgo hegoaldeko muturreko Rio Grande do Sul estatuko biztanleak izendatzeko erabiltzen den jentilizio herrikoia da. Haientzat jentilizio hau ohikoa da, benetako jatorri gautxorik ez badu ere. "U" letraren azentua portugesak gaztelaniazko gaucho hitzari egindako ekarpena da.

Jentilizio hau idiosinkrasia komun baten adierazlea da, eta agerian uzten du Argentinako itsasertzak, Paraguaik eta Uruguaiko iparraldeak Brasilgo hegoaldean izan duten eragina, eta, era berean, Brasilgo inguru horrek ere aipatutako eskualdeetan izandakoa. Idiosinkrasia honen adibideak matea (chimarrão), musika folklorikoak (chamamé), guaranierak (batez ere Paraguaiko mugan) eta landarako zaletasuna dira. Izaera honen ezaugarriak aurki ditzakegu guarani jatorriko biztanleen artean eta baita Europako ondorengoen artean ere, hala nola Polonia, Italia, herrialde eslaviar eta Alemaniako komunitateetan (eta, noski, portugaldarretan eta espainiarretan ere). Eredu kultural garrantzitsu honek oso erregionalismo partikularra sortu du eskualdean, batzuetan baita independentziazalea ere, XIX. mendeko Rio Grande do Sul-eko iraultza federalista sorraraziz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]