Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Gabriel Raymundo de Azcárate Lascurain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel Raymundo de Azcárate Lascurain
Bizitza
JaiotzaAntzuola1741eko urriaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHabana1819ko azaroaren 13a (78 urte)
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakesklabo-trafikatzailea, onibar-jabea, merkataria eta idazlea
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Sociedad Económica de los Amigos del País de la Habana
Compañía de Consignaciones de Negros

Gabriel Raymundo de Azcárate Lascurain (Antzuola, Gipuzkoa, 1741eko urriaren 1 - Habana, Kuba, 1819ko azaroaren 13a) merkataria eta esklabo egindako afrikarren trafikatzailea.

Francisco Antonio de Azcárate Madariaga eta Ana María de Lascurain Zumalta-ren semea.[1] 1763aren amaieran, Cádizetik Habanara bidaiatu zen, Salvador Mas y Llopis-en emaztea zen Josefa Martínezen morroi gisa.[1][2]

1773an Rosalía Josefa de Rivas López Barrosorekin ezkondu zen, Juan de Rivas eta María Catalina López Barroso y García Menocalen alaba.[1] Bost seme-alaba izan zituzten: Ana María (Matías de la Cantera Badillorekin ezkondu zena), María Josefa (Juan Francisco de Lasa e Iralarekin ezkondu zena), María de los Dolores eta Gabriel María.[1][3] Nicolás Azcárate Escobedo ilobak esklabuen defendatzaile lanpostua izan zen.[4]

Produktu desberdinen merkataritzari ekin zion. 1773an Mexikon bizi zen eta senidea zen Francisco Ignacio de Yraetaren korrespontsala izan zen eta hogei bat urtez aritu ziren Habanako argizaria, Espainia Berriko kobrea eta Kubako azukrearen salmentan.[1] Baina Azcárateren negoziorik handiena esklabuen trafikoa izan zen, eta horretan aritu zen besteak beste, Sebastián de Lasa e Irala, José Antonio Arregui, Andrés Loizaga eta José Ramón Arteche Zuritarekin.[1][3]

1784an Antzuolak kapare izendatu zezan eskatu zuen eta 1786an lortu zuen.[2] 1786an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide bezala onartu zuten Habanan,[4] eta elkarte honentzat idatzitako Gobierno y buena política de los esclavos de esta Isla berea litzateke.[1][3]

Cadizekin merkataritzan ari ziren Habanako enpresarien elkartearen ahaldun izendatu zuten 1786an.[1] Horrez gain, Habanako Sociedad Económica Amigos del País-eko kidea izan zen, 1793etik eta hil arte.[1]

1790ean 86 esklabu zituen azukre-lantegi baten jabea zen.[4] Eta hamarkada horretan beste bi azukre-lantegien erosi zituen, Nuestra Señora de los Dolores, San Francisco de Asís eta Nuestra Señora de la Asunción.[1] Alaben senarrak ziren Matías de la Cantera Badillo eta Juan Luis de la Cuesta Casadabán izan zituen bazkide.[1] Bere semea, Gabriel Azcárate Rivasek, azukre-lantegiak kudeatu zituen.[4]

1792an Compañía de Consignaciones de Negros izeneko enpresaren sortzaile eta bazkidea izan zen, soilik esklabuen trafikoan lan egiteko sortu zen lehenengo enpresa Kubatarra.[1]

1802an Jose María de Olazabal, Habanako Konpainiaren langile ohia, Venezuelara bidali zuen goleta bat erostera.[3] Dolores edota El Cambio izeneko itsasontzia Cadizetik atera zen, kakaoarekin eta beste merkatal produktu batzuekin eta Afrikara heltzean 150 beltzengatik trukatu zituen.[3] Itsasontzia bizirik zeuden 122 esklaburekin heldu zen Habanara.[3] Azcáratek irabazien %75arekin geratu zen eta kontsulatuaren zorionak jaso zituen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i j k l «Gabriel Raymundo de Azcárate Lascurain | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  2. a b «Azcarate Lascurain, Gabriel Raimundo de (1741- ) | Artxiboa» www.bergarakoartxiboa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  3. a b c d e f g Goicoetxea Marcaida, Ángel. (2016). Los vascos y la trata de esclavos. Ediciones Pastor, 58 or..
  4. a b c d (Arabieraz) Piqueras, José Antonio. (2021-12-10). Negreros: Españoles en el tráfico y en los capitales esclavistas. Los Libros De La Catarata ISBN 978-84-1352-332-3. (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]