Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Garriga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garrigako paisaia Languedocen
Korsikako landare paisaiak, hurbilekoa, lehen planoan, maki, atzean, urrunago garriga.

Botanikan, garriga (okzitanierazko garriga hitzetik alboko hizkuntzetara hedatu den hitza) eskualde mediterranearretako, klima mediterraneoko berezko landare-formazioa da, maki ekosistematik gertu. Montpellierreko Nekazaritza Eskolaren arabera, garriga kareharrizko lurretan egon ohi da, eta maki ekosistema siliziodun lurretan. Garrigak eta makiak izen bakar batekin bil daitezke: sastrakadia. Gizakiaren ekintzak (gehiegizko artzaintzak eta suak) eragindako beste landare-komunitate batzuen degradazioaren ondorio dira. Habitat degradatua da, batzuetan artadiak eta erretako edo moztutako beste harizti batzuk ordezkatzen dituena.

Garaiera txikiko zuhaixkak eta batez ere sastrakadiz osatutako landaretza egoten da garrigetan. Eremu batzuk estali gabe geratzen dira. Landare espezie asko nahastuta topa daitezke: erromeroa, izpilikua, ezkaia, txilarra...

Garrigaren zenbait espezie

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ezkaia udaberrian.

Ekosistema hauetan ohikoak dira honako zuhaitz genero hauek: Quercus, Phillyrea edo Juniperus generoko espezie batzuk. Makiaren landareen artean, bestetik, hauek aipa daitezke:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]